Focus Haur eta gazte antzerki idazketak

“Focus” Haur eta gazte antzerki idazketak

Stéphane Jaubertie antzerki egilea, bigarren denboraldiz segidan, haur eta gazte antzerki idazketei buruzko “Focus” baten partaide artistikoa da. Hala, idazketa dinamikoen tailerrak eskaintzen ditu, ikasgeletan.

Kultur ekintzak (formakuntzak, ikastaldiak, belaunaldien arteko tailerrak) garatzen ditu, kultur denboraldian gazteentzat argitaratuko diren antzerki egile garaikideen lau ikuskizunen inguruan.

Xede hau Scène d’enfance – Assitej France elkarteak sustatzen duen Frantziako estatuko dinamikaren parte da, « 1er juin des écritures théâtrales contemporaines » gertakariaren inguruan antolatuko den “Focus”-aren karietara.