Focus objektu-antzerkia eta txotxongiloak

[  ]

[  ]

Focus objektu-antzerkia eta txotxongiloak

Azaroaren bukaeratik abenduaren hastapenera, hiru astez, Euskal Elkargoakobjektu-antzerkia eta txotxongiloak ohoratzen ditu. Horretarako, zenbait ikuskizun bultzatzen ditu lurraldean emanaldi bira baten egitera eta Herriko Etxearekin elkarlanean Maulen antolatuko den “Focus” egun batean bilduko ditu ikuskizun guziak.

Hala, urte guziez, zenbait konpainia ipar Euskal Herriko bideetan gaindi ibiltzen dira, egunez, arratsez edo asteburuz ikuskizunak aurkezteko. Proposamen artistikoak adin guzietako jendeentzat dira –haurrik ttipienak barne–, eta aukera ematen dute bakoitzaren irudimena sustatzen duten bi arte diziplina horiek ezagutzeko edo berriz ezagutzeko.

Objektu-antzerkia, izenak adierazten duen bezala, eguneroko objektu batetik abiatzen da, eta artistak objektu hura ohiko erabileratik desbideratzen du. Hala, objektu bat edo gehiago historia poetiko baten subjektu bilakatzen dira.

Txotxongiloa, aldiz, lehen Guignolaren figurak ilustratzen zuen, eta, gehienetan irudi zehatz bat zuen. Gaur egun, txotxongiloak hainbat forma har ditzake eta teknika bat baino gehiago biltzen ditu. Ardurenean, txotxongilo jokalaria osoki ikuskizunaren parte da; izan ere, txotxongiloen espazio dramatiko berean jokatzen du eta rol desberdinak izan ditzake.

 

NOIZ?

  • Azaroaren 17tik abenduaren 4ra

NON?

  • Ikuskizun bira lurraldeko aretoetan, “Focus” eguna azaroaren 27an Maulen

ZENBAT?

  • Ikuskizun bat (> ordu 1): 8€ - 5€ - 4€
  • Ikuskizun bat (< ordu 1): 10€ - 6€ - 4€
  • Eguneko sartzea: 15€ – 9€ –  4€

 

Maulen ikusten gira azaroaren 27an. Erreserbak ikusgarrien orriladeetan

Voir les spectacles

Filtrer par catégories

0 Hurrengo espektakuluak0 Pasa diren ikusgarriak

Hurrengo espektakuluak