Kultura Euskaraz
Euskal sorkuntzaren hitzordua
Urtean zenbait aldiz, Pirinioetako bi aldeetako konpainiek Xalbadorren hizkuntzan sortutako ikuskizunak aurkezten dituzte, adin guzietako jendeentzat antolatzen diren arratsalde edo arratseko emanaldien karietara.
Betiere, gertakariaren helburua da obrak lurraldean zabaltzea eta ikusleak beren etxetik ahal bezain hurbil kausitzea.
Kultura Euskaraz –ABIAN! eta beste kultur hitzordu gehienak bezala– hitzordu nomada da.
Edizio bakoitza herri berri batean antolatzen da, herriko hautetsien eta elkarteen laguntzarekin.
Hitzorduarekin batera, lurraldeko euskarazko sorkuntzaren gaiari buruzko hausnarketa eginen da, AXUT! konpainiarekin.
Hala, ikuskizun ziklo bat eskaintzeaz gain, kultur denboraldian, formakuntzak, topaketak eta tailerrak antola daitezke ere....
NOIZ?
- 4 hitzordu urriaren eta maiatzaren artean, adi egon eta irakurri argibideak gure webgunean.
NON?
- Lurraldeko aretoetan. Hitzordua zure herrian errezibitu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: culturecommunaute-paysbasque.fr
ZENBAT?
- Ikuskizun bat: 8 – 5 – 4 €
- Eguneko sartzea: 13 – 9 – 4€
Xehetasunak: Murriztua: Intermitente, ikasle edo langabeziak / Eguneko sartzea: soilik tokian bertan edo telefonoz 06 35 16 25 91 zenbakira deituz
KULTURA EUSKARAZ #3
Martxoaren 12an, larunbatarekin, 10:30tik goiti
Donapaleuko Saint-Louis gelan
2 ikuskizun :
10:30 - Besteen kalea, Jour de fête konpainiaren eskutik
17:00 - Oihana, Itzuli konpainiaren ikusgarria
ERRESERBAK
Kultura Euskrazko eguneko txartela (2 ikuskizun ) erreserbatzeko 06 35 16 25 91 zenbakira deitu.
Retrouvez Kultura Euskaraz dans le programme de Korrika Kulturala !

Voir les spectacles
Filtrer par catégories
0 Pasa diren ikusgarriak0 Hurrengo espektakuluak