TTUTT

TTUTT!

Hitzordua finkatua da ekainaren 11n eta 12an, Donazaharren, zirku, pailazo, dantza eta musikaz gozatzeko... eta, oroz gainetik, ikuskizunetara berriz elkarrekin joateko!

 

Euskal Elkargoaren kultur denboraldia bururatzeko hitzordua da TTUTT!.
Hala, urte guziez, lurraldeko herri batean, ikuskizun anitzeko bi egun antolatzen ditu Elkargoak.

 

Denboraldi hau ezohikoa izan da....

Euskal Elkargoak indar guziak eman zuen artistiko aktibitateak mantentzeko. Artistekin harremanetan egon gara eta haiek egonaldian errezibitzen segitu ahal izan dugu. Bestalde, ikasleei eta profesionalei zuzendu emanaldiak antolatu ahal izan ditugu. Gainera, arte eta kultur heziketako tailerrak kasik beti egin ahal ditugu; hola, ehunka ikaslek kultura hurbiletik bizi ahal izan dute. Hala ere, publiko saioak falta izan dira denboraldi kultur huntan....

Izan ere, joan den irailean euri tanten artean ospatu genuen ABIAN! denboraldia irekitzeko ekitalditik hona, gure denboraldiko ikuskizun bat bera ere ezin izan diogu aurkeztu lurraldeko jendeari. 

Beraz, zinez kontent gira berriz elkartzea eta obra artistisko deskubritzea lurraldeko publikoarekin! Bi egun horretan, zirkua, dantza, antzerkia eta musika izanen dira Donazaharreko karriketan.

 

TTUTT

Ekainaren 11 eta 12an, Donazaharren

Zuen tokiak erreserbatu behar dituzue etorri aintzin!
 

NOIZ? eikainaren 11 ostiralarekin arratsaldeko 6etatik goiti, 12an larunbatarekin arratsaldeko 2etatik goiti 

NUN? Donazaharreko zentroan

Urte guziz lurraldeko herri berri batean. Irakurri argibideak gure webgunean. Hitzordua zure herrian errezibitu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: culture@communaute-paysbasque.fr 

ZENBAT? Urririk, erreserbatu behar da!

 


KASU! 

Erreserbatutako txartel GUZIAK INFO gunean (hiriko zentroan) hartu/trukatu behar dira.   

Ikuskizun bakoitzeko: emanaldia hasi baino 20 minutu lehenago ager zaitez.  

Ikuskizuna hasi baino 20 minutu lehenago agertzen ez diren pertsonen tokiak berriz banatuko dira

COVID-19 INFORMAZIOA

Ikusi ikuskizunen zerrenda

  • Mota