Kokeshi konpainia

  • Dantza

2008an sortu zen Kokeshi konpainia. Ikerketa artistikoan dihardu eta Capucine Lucasen sorkuntzak sustatzen ditu. Proiektu hau, denei –eta, beraz, haur gazteenei ere– kulturarako sarbidea emateko helburu sozial eta politikoarekin sortu zen.

Gure asmoa da haurren eta helduen arteko harremanak sortzea, obra koreografiko sentikor eta poetiko batzuen inguruan. Halaber, buraso gazteei edo lehen haurtzaroko profesionalei isolamendutik ateratzeko eta zentzumenen esperientzia elkarrekin bizitzeko aukera eman nahi zaie, ustekabeko eta denboraz kanpoko elkarretaratze memento batzuen bidez.

Obraz obra, Kokeshi konpainiak hari artistikoak ehundu, askatu eta trikotatzen ditu, haur gazteak eta inguruko helduek dantza garaikidearen bidez elkar kausi dezaten. Bere harilkoaren erdian, haurrek eta helduek dituzten ohiko galderak: amaren eta haurraren arteko harremana, filiazioa, genealogia, erroztatzea eta airatzea, zutik mantentzen gaituzten erroak, gainetik kentzen ditugun hostoak, nahi bezala eraikitzen ditugun adarrak…

Kideak: 

  • Capucine Lucas : koreografa eta dantzaria
  • Lucie Bizais : administrazio kargoduna
  • Lise Abbadie : eszenografia
  • Guillaume Bariou : musikaria
  • Pauline Bigot : dantzaria
  • Julien Brevet : musikaria
  • Solène Comsa : musikaria
  • Louise Corbin : produkzio kargoduna
  • Caroline Cybula : dantzaria
  • Caroline Demaison-Scénécaut : dantzaria
  • Lauriane Douchin : dantzaria
  • Elodie Francheteau-Payen : dantzaria
  • Stéphanie Gaillard : dantzaria
  • Mathilde Gillois : musikaria
  • EDH : musikaria
  • Julien Jaunet : argi teknikalaria
  • Louise Jullien : argi teknikalaria
  • Alice Guerlot-Kourouklis : musikaria
  • Jérôme Lauprêtre : produkzio laungtza
  • Emma Müller : dantzaria
  • Alex Lefort : argi teknikalaria
  • Ernest Mandap : argazkilaria
  • Marie-Lou Mayeur : jantziak
  • Haruka Miyamoto : dantzaria
  • Stéphanie Sourisseau : teknikalari eta argi sorkuntzailea