Sareak eta Laguntza baliabideak

Artistei sorkuntza proiektuetan laguntzeko, Euskal Elkargoak eskuz esku lan egiten du lurraldeko eta lurraldetik kanpoko beste erakunde batzuekin.

Hala, zenbait erakunde sareratu dira, eta, horri esker, artistei laguntza handiagoa eman dakieke eta inguruko kultur eragileen eta artisten egoeraren ikuspegi orokorra izan daiteke.

Travesia

Euskal Elkargoak, Travesia sarean parte hartzen du partaide gisaz.

Sare hori, zirkuko artisten eta, bereziki, zirkuko artista berrien laguntza hobetzeko mugaz gaindiko proiektua da. Pirinioetako lurralde osoan ofizio horretan ari direnekin elkartasunezko harremanak sortzen ditu.

Horretan oinarritzen da: sorkuntzari laguntzeko baliabideak (koprodukziorako proiektu deialdi bat eta egonaldi bat), tokiko artistei zuzendutako lurralde-laguntza (bat Euskal Herrian), hedapenerako laguntza, formakuntza denborak eta profesionalekin topo egiteko denborak.

Partaideak:

  • La Grainerie (Tolosa Okzitania)
  • La Central del Circ (Bartzelona)
  • Bilboko Udala (Bilbo)
  • La Xarxa Transversal (Katalunia)
  • Ax-Animation (Ax-les-Thermes)
  • Université de Toulouse
  • Euskal Hirigune Elkargoa

 

Webgunea: https://demaramarblog.wordpress.com/

Facebook: https://www.facebook.com/demaramarpyrenees

Zubi

Zubi euskarazko antzerkia profesionalizatzen laguntzeko sarea da, Euskadiko eta Euskal Hirigune Elkargokoko 9 eragilek osatua.

Partaideek hautatzen dute lagunduko duten proiektu bat (koprodukzioa + egonaldiak). Proiektu deialdia guti gorabehera 2 urtetik behin egiten da.

Partaideak:

  • San Agustin Kultur Gunea (Durango)
  • Mendi Zolan kultur gunea (Hendaia)
  • Arriola Herri Antzokia (Elorrio)
  • Aita Mari Antzokia (Zumaia)
  • Zornotza Aretoa (Zornotza)
  • Kulturaz Azpeitiko kultur kooperatiba (Azpeitia)
  • Barakaldo Antzokia (Barakaldo)
  • Artedrama (Aulesti)
  • Euskal Hirigune Elkargoa

 

Webgunea: www.zubi.eus 

Karrikan

Euskal Elkargoa Karrikan sareko partaidea da gidari gisaz. Euskal Herrian karrikako arteen sorkuntzari laguntzeko plataforma, Euskadiko, Nafarroako eta Euskal Hirigune Elkargoko 7 kultur eragilek osatua.

Partaideek hautatzen dute lagunduko duten proiektu bat edo bi (koprodukzioa + egonaldiak). Proiektu deialdia urtean behin egiten da.

Partaideak:

  • Bilboko Udala
  • Gasteizko Udala
  • Hendaiako Herriko Etxea
  • Leioako Udala.

Partaide asoziatuak:

  • Iruñeako Udala
  • Arrigorriagako Udala
  • Iurretako Udala
  • Libourneko Herriko Etxea.

 

Webgunea: www.karrikan.eu 


Arriera konpainiaren Eden ikuskizuna, aurten ABIAN! hitzorduaren karietara programatua, aitzineko Karrikan proiektu deialdi baten irabazlea izan zen.


 

les Fabriques Réunies

Akitania Berriko 6 egituren sarea da Les Fabriques Réunies, zeinak urte guziez karrikako arteen 4 sorkuntza-proiekturi hitzarturik laguntzeko elkartzen baitira.

Laguntza horrek barne hartzen ditu egonaldi denborak eta koprodukzioa. Proiektu horiei DRACen laguntza berezia ematen zaie ere.

Partaideak:

  • CNAREP Sur le Pont (Arroxela)
  • Musicalaure (Luxey)
  • Lacaze aux Sottises (Orion/Mourenx)
  • Graines de rue (Bessines-sur-Gartempe)
  • Fest’arts / Le Liburnia (Libourne)

Egonaldi bat egitea

Laguntza-baliabideak denek balia ditzakezue.
Gainera, gure langile taldeek beti dute proiektu berriak ezagutzeko tirria!

Konpainia edo artista –konfirmatua ala berria– baldin bazara eta diru edo teknika mailako baliabideak, lekuak edo aholkuak bilatzen badituzu, jarri gurekin harremanetan, eta egonaldi baten egiteko edo beste laguntza mota baten hautagarritasun-baldintzei eta moldeei buruzko informazio gehiago lortuko duzu.

 

Idatz iezaguzu!

culture@communaute-paysbasque.fr

* duten eremuak nahitaez bete behar dira