Xana eta sudur gorri magikoa

Dantzalai konpainia

  • Ipuina
  • Dantza
  • Adina 3 urtetik goiti
  • Hizkuntza euskaraz
  • Iraupena 25'
  • Prezioa

    Prezio osoa: 8€ - Prezio apala: 5€ - 12 urtez pekoak: 4€

Kontalariaren konta-haria segituz, Xanaren istorioa ezagutuko dugu.

Xanaren bizipozak eta penak, etsipenak eta garaipenak.

Ea nola bere ezintasuna gainditzen duen dantza bereganatzeko. Emozioak dantzatuz, bere bizia koloreztatzen du.

Poztasuna, haserrea eta tristura dantzatzen ditu, eta horrela askatzen da.

Banaketa: 

  • Taula zuzendaritza, dantzaria eta kondalaria: Eneka Bordato Riano 
  • Argiak: Andde Carrère 
  • Kanpoko begirada: Mayi Gaztambide eta Maika Etxekopar 
  • Euskal Elkargoak sostengu proiektua

Informazio gehiago taldeari buruz:

Luhuso - Harri Xuri kulturgela
igandea 12/11/2023. 10:30