Urte osoan, kultur ekintzek lurraldean artista eta obra anitz egotea bultzatzen dute.
Gure kultur denboraldiko funtsezko osagaiak dira.
Kultur ekintza mota desberdinak badira
ARTE ETA KULTURA HEZIKETAKO PROIEKTUAK
Arte eta Kultura Heziketa proiektuak lurraldeko kultura politikaren zutabeetarik bat dira.
Eta AKH proiektuek hiru ardatz dituzte:
- Ikustea: bi artelan ikustea
- Egitea: ikasgelan arte diziplina bat praktikatzea, artista edo profesional baten laguntzarekin
- Erratea: ikasgelan esperientzia horri buruz eztabaidatzea, hezkuntza ibilbidearen parte den ikuskizunaren edo tailerren ondotik
Proiektu horiek zinezko ezagutzak biltzeko parada dira.
Arte diziplina guzien inguruan antolatzen dira.
Aitzineko ikasturteko apiril edo maiatzean, irakasleak, artistak eta kultura garapeneko arduradun batek elkarrekin eraikitzen dituzte.
Arte eta Kultura Hezkuntzako proiektuak muntatzen dituzten ikastaldeek lehentasuna dute ikuskizunen ikasleendako emanaldiak erreserbatzeko, bereziki toki mugatuak direlarik.
Argibideak: Julie Bercetche / Ikuskizun biziaren zerbitzua / j.bercetchecommunaute-paysbasque.fr
FORMAKUNTZAK
Irakasleek eta artista parte hartzaile profesionalek konpainia baten mundu artistikoan murgiltzeko parada eskaintzen dute, ikuskizun bat edo denboraldi osoko hari gorri baten inguruan.
Hauek dira formakuntza eskaintzen duten ikuskizunak:
- Amua
- A taille humaine
- Billy la nuit
- Dans ma maison de papier, j’ai des poèmes sur le feu
- Elle pas princesse, lui pas héros
- Kaskarot
- Kutxetan ibilki
- Le Petit Bain
Ikuskizun batzuen kasuan, baitezpadakoa da formakuntzan parte hartzea ikuskizuna ikustera joan aitzin.
Argibideak: Johanna Selinger / Ikuskizun biziaren zerbitzua / j.selinger@communaute-paysbasque.fr
MALETA PEDAGOGIKOA
Haur eta gazte antzerki idazketak
Maletan, haur eta gazte antzerkian saihestezinak diren hamahiru obra eta idazle bildu ditugu. Giro, gai, erritmo eta mintzaira desberdinak daude; baina obra guziak gaur egungo idazleek idatzi dituzte.
Testu horiek ikasturte osoan irakasleei prestatzen dizkiegu. Nahi bezala balia ditzakete, ikasleei antzezlanen zati bat ezagutarazteko eta antzezlan oso bat edo gehiago irakurri edo irakurrarazteko.
Testu horiek irakasleen esku ezartzen ditugu beraz. Ikasleekin testu zati bat landu, eta, adibidez, Scènes d'enfance - ASSITEJ France elkarteak sustatu eta kudeatu « 1er juin des écritures théâtrales jeunesse » gertakariaren karietara ikasleek emanaldi publiko batean testu zatia antzezten ahalko dute.
Testuak hautatzeko, ahotsak lantzeko edota pieza taularatzeko irakasleek laguntza behar badute, antzerkilari edo taula zuzendari bati dei egiten ahal diogu. Ikasgelara etorriko da eta proiektua bururatzen lagunduko diete. Horretarako, aldiz, parte hartzaile profesional horiek libro izan behar dute.
Hauek dira kanpoko parte hartzaile bat zuen esku ezartzea eskaintzen duten ikuskizunak:
- A taille humaine
- Billy la nuit
- Dans ma maison de papier, j’ai des poèmes sur le feu
- Elle pas princesse, lui pas héros
Maleta pedagogikoa, lehentasunez, Haur eta gazte antzerki idazketei buruzko ibilbidean parte hartzen duten irakasleen esku ezarriko da.
Argibideak: Géraldine Guiroy / Ikuskizun biziaren zerbitzua / g.guiroycommunaute-paysbasque.fr
TOPAKETAK IKASGELAN
Topaketa horiek oren bat irauten dute eta denboraldiko ikuskizun batzuen inguruan antolatzen dira. Haurrei zuzendu filosofia-parentesia izan daitezke edo ikuskizun baten ikustera joan aitzin egin behar den prestaketa saioa izan daitezke. Helburua da ikasleak ikuskizunaren gaien inguruan gogoetatzen eta galdekatzen laguntzea, eta, hola, haiekin eztabaida eta solasaldi bat piztea. Kultur ateraldia baino lehen edo ondotik ikasgelan topaketa baten antolatzeak gure irudipen indibidualak eta kolektiboak agerrarazteko eta eztabaidatzeko balio du.
Hauek dira ikasgelan topaketa bat antolatzea proposatzen duten ikuskizunak:
Argibideak: Johanna Selinger / Ikuskizun biziaren zerbitzua / j.selingercommunauté-paysbasque.fr
HITZALDIA IKASGELAN
Gaia: nortasuna
Nor zara zu? Beti horrelakoa izan zara? Noiz dakigu nor garen? Eta nola jakin dezakegu…? Aldatzeko eskubidea dugu? Baina... aldatzen bagara... nor bilakatzeko aldatzen gara?
Les araignées philosophes elkarteak Elle pas princesse, lui pas héros ikuskizuna aurkeztuko du, eta, ikuskizun hau ikustera joan aitzin, ikasgelan bi oreneko hitzaldia emanen du, identitatearen, generoaren nozioaren eta “norbera bilakatzearen” inguruan.
Galdekatze jokoak, testu literarioen ezagutza, idazketa ariketak… Elkarteko bitartekariek hausnarketa eta sormen saiakera bat egitea proposatuko diete gazteei, NORTASUNA hitzarekin jostatzeko.
Hau da ikasgelan hitzaldi bat antolatzea proposatzen duen ikuskizuna:
Argibideak:
Johanna Selinger / Ikuskizun biziaren zerbitzua / j.selinger@communaute-paysbasque.fr
MALETA DIGITALA
Un Océan d'amour ikuskizuna ikustera joan aitzin, irakasleei proposatzen diegu Interneten deskarga daitekeen maleta digital bat eskuratzea. Maleta honek ikuskizunaren inguruko zenbait aktibitate biltzen ditu; norberak ikus, inprima eta egin ditzake... Ikasleen gogoa piztuko duzue, eta, ondotik, bakarrik ala taldean idatzizko edo irudizko obra bat ekoiztuko duzue.
Ikasleak esploratzaile eta ikertzaile gisa ariko dira. Hala, haien jakin-mina piztuko da eta ikuskizunari sentikor bilakatuko dira. Azkenean, antzerkirako eskola ateraldia prestatzeko molde ludikoa da!
Maletaren edukia:
- Kamishibaï tailerra : bideo laburra: https://www.youtube.com/watch?v=CkfpGz0IDng , argibide orria, Kamishibaï planoa, paperezko antzerkia.
- "De la BD au spectacle: "De la BD au spectacle" jokoa, jokoaren arauak, zuzenketak.
- "Histoires à la carte": "Histoires à la carte" jokoa, jokoaren arauak.
- "Art de la chute": "Art de la chute" jokoa, jokoaren arauak.
Itsasontzi plegatzea: Itsasontzia origami moduan.
Hau da maleta digitala deskargatzea proposatzen duen ikuskizuna:
Argibideak: Johanna Selinger / Ikuskizun biziaren zerbitzua / j.selingercommunauté-paysbasque.fr