Ikuskizun biziaren hiztegitxoa

Egonaldia

Urte osoan zehar, Euskal Elkargoak sorkuntzaren alde egiten du, ikuskizun berria prestatzera heldu diren artistak lurraldean errezibituz, diru edo teknika mailako laguntza baten bidez, leku bat utziz edo alokatuz, lurraldeko herritar eta elkarteekin topaketak antolatuz.
Hala, Euskal Elkargoak antzerki, dantza, zirku edo txotxongilo konpainiei beren proiektuetan laguntzen die, idazketatik hasi eta lehen emanaldira arte.

2020-2021ean egonaldia eginen dute artistak

Aurrerapena

Sorkuntza egonaldian, batzuetan gerta daiteke artistek beren lanaren mementoko egoeraerakutsi nahi izatea. Hitzordu horiei aurrerapenak deitzen zaie.

Irakurraldi bat izan daiteke ikuskizuna idazketa edo ikerketa etapan baldin bada, ikuskizunaren zati bat izan daiteke, edo, batzuetan, konpainiak lehen emanaldia baino lehenagoko azken egonaldia egiten baldin badu, hitzordua estreinaldi baten gisakoa izan daiteke.

Aurrerapenak ardurenean egonaldia egiten den lekuan antolatzen dira, eta publikoak edo pribatuak izan daitezke.

Beti dira urririk eta jende guzientzat, arauzko adinaren eta libre diren tokien arabera.

Konekta zaitez gure webgunera edo gure Facebook orrira, hurrengo aurrerapenen berri izateko!

Bisita Lan Denboran

Artistek beren egonaldiko atea ireki dezakete, beren lana ezagutzera, entsegua ikustera, dekoratu baten fabrikazioa ulertzera eta solasaldi memento goxo bat partekatzera jiten den talde bat errezibitzeko.

Bisitak lan denboran artisten egonaldi lekuaren inguruko ikasle taldeei edo medikuntza- eta gizarte-zentroetako egoiliar taldeei proposatzen zaizkie.

 

Talde bat ekarri nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan:

culture@communaute-paysbasque.fr

Kultur Ekintzak

Ikuskizun emanaldiez gain, kultur denboraldiak artelanen inguruko ekintza batzuk proposatzen ditu ere, kultura bere forma guzietan ezagutarazteko,haur ttipienekin hasi eta jende guziei. Oro har, halere, kultur ekintzak ikastetxeei proposatzen zaizkie. Hala, ibilbide artistikoek lurraldeko gazteei aukera ematen diete jarduera artistiko baten egiteko, lan bati buruz eztabaidatzeko edo sorkuntza kolektibo batean parte hartzeko.

Kultur ekintzak hainbat moldetan deklinatzen dira: Arte eta Kultura Heziketa, Formakuntzak, Hitzaldiak eta abar.

Ezagutu 2020-2021eko kultur ekintzak

Bitartekaritza

Bitartekaritzaobra baten edo ekintza artistiko baten eta publiko baten artean harreman pribilegiatua sortzeko moldea da, praktikaren, topaketaren edo solasaldiaren bidez.

Kultur denboraldian zehar, Euskal Elkargoak lurraldeko herritarren eta sorkuntza artistikoaren arteko harremana azkartu nahi du. Horretarako, proiektu batetik bestera beti desberdina den testuingurura egokitzen diren bitartekaritza denborak antolatzen ditu.

Orduan, ikuskizuna aurkezteko edo beren sorkuntzaegonaldian prestatzeko errezibitzen diren konpainiek, baliabide andana baten bidez eta ikuspegi sakonetik, beren proiektua aurkezten dute.

Topaketa horietan maiz publikoekin eztabaidatzen da, eta, horri esker, artistak bere sorkuntza elikatzen du, eta parte-hartzaileek artea beste molde batera praktikatu, eztabaidatu edo, besterik gabe, ezagutzeko aukera dute.

Denboraldian zehar plantan ematen diren bitartekaritza baliabide anitz badira: Lurraldeko Proiektuak eta Kultur Ekintzak.