helgarritasuna

SARRERA

Orrialde honek webgunea erabiltzen gidatuko zaitu.

Webaren helgarritasunerako nazioarteko ekimenak (WAI) honela definitzen du webgunearen helgarritasuna:

Webaren helgarritasunak erran nahi du ezintasun bereziren bat dutenek weba erabil dezaketela. Zehazkiago, weba hauteman dezaketela, uler dezaketela, nabiga daitezkeela bertan eta harekin elkarreraginez ari daitezkeela. Webaren helgarritasuna besteentzat ere da baliagarri, bereziki adinean gora joan ahala gaitasunak murrizten zaizkien adinekoentzat.
Webaren helgarritasuna hara sartzeko izan litezkeen ezintasun guztiei dagokie, hau da, ikusizko eta entzunezko ezintasunei, ezintasun fisikoei, mintzatzekoei, kognitiboei eta neurologikoei.

WAI ekimenaren sarrera ikus – Ingelesez (leiho berria)

WEBGUNEAREN ANTOLAMENDUA

NABIGAZIO NAGUSIA

Webgunea 5 ataletan egituraturik da eta bakoitza nabigazio menu nagusitik da helgarri:

BESTE NABIGATZE SISTEMAK

  • Webgunearen planoa orriaren oinean den esteka batetik hel litekeena;
  • nabigazio menu nagusian dagoen bilaketa motorea;
  • Ariadnaren hari batek, menu nagusiaren pean kokaturik, erakusten dizu non zauden eta orri horretara heltzeko egin duzun bidea.

IZENBURUKAKO NABIGAZIOA

  • 1. mailako izenburua orriaren izenburua da.
  • 2. mailako eta hortik gorako izenburuak ikusten den orriaren paragrafoen izenburuak dira.

Laguntza teknologia gehienek eta nabigatzaile gehienek izenburuka bideratzen dute nabigazioa. Pantaila irakurgailu gehienek hurrengo izenburura joateko aukera ematen dute.

ESTEKA LASTERRAK

Esteka lasterrak dokumentuaren hastapenean daude eta orrien alde nagusietara nabigatzen laguntzen dute.

TESTUEN AFIXATZEA

Edukien testuen letra neurria aldagarria da, hau da, beharrik balitz handi liteke.

Testuaren afixatze neurria aldatzeko:

  • Nabigatzaile gehienetan, Windows bidez:
    • Aldi berean giltzadiaren Ctrl giltza eta saguaren gurpiltxoa balia itzazu;
    • Aldi berean Ctrl eta + giltzak jo itzazu handitzeko, Ctrl eta – giltzak, berriz, txikiagotzeko eta Ctrl eta 0 lehengo neurrira itzultzeko;
  • MacOS bidez, Ctrl giltzaren ordez, Cmd giltza balia ezazu

INPRIMATZEKO BERTSIOA

Orri bat inprimitzean, webgunearen nabigazio elementuak gordeko dira, edukia besterik inprima ez dadin.

ORDEZKO EDUKIAK

Webgunearen elementu grafikoek ordezko testu bat dute, behar balitz helgarri izanen dena bisitariak elementu horiek ez afixatzea erabaki badu edo ezin baditu ikusi.

WEBGUNEA KONTSULTATZEKO BEHAR DIREN PLUGINAK

Webgune horretan dauden formatu orotako dokumentuak ikusi ahal izateko, honako modulu osagarria behar duzu (hemen behereko estekan klika ezazu; aski duzu ageriko zaizkizun jarraibideei jarraitzea).
(Oharra: igurika dezakezu ere zure nabigatzaileak erakuts diezazun zein eskas den ikusi nahi duzun orrian. Halakoetan, telekarga eta instalatzeko aukera eskainiko dizu.)

ARAZO BATEN BERRI EMATEA

Guk zaintza eginagatik ere, gure webgunean helgarritasun arazorik atzemanen bazenu, hona idatz iezaguzu: communicationcommunaute-paysbasque.fr