Urte osoan, kultur ekintzek lurraldean artista eta obra anitz egotea bultzatzen dute.
Gure kultur denboraldiko funtsezko osagaiak dira.
Kultur ekintza mota desberdinak badira
ARTE ETA KULTURA HEZIKETAKO PROIEKTUAK

Arte eta Kultura Heziketa proiektuak lurraldeko kultura politikaren zutabeetarik bat dira.
Eta AKH proiektuek hiru ardatz dituzte:
- Topaketak: bi artelan ikustea
- Praktika: ikasgelan arte diziplina bat praktikatzea, artista edo profesional baten laguntzarekin
- Ezagutza: ikasgelan esperientzia horri buruz eztabaidatzea, hezkuntza ibilbidearen parte den ikuskizunaren edo tailerren ondotik
Proiektu horiek zinezko ezagutzak biltzeko parada dira.
Arte diziplina guzien inguruan antolatzen dira.
Aitzineko ikasturteko apiril edo maiatzean, irakasleak, artistak eta kultura garapeneko arduradun batek elkarrekin eraikitzen dituzte.
Arte eta Kultura Hezkuntzako proiektuak muntatzen dituzten ikastaldeek lehentasuna dute ikuskizunen ikasleendako emanaldiak erreserbatzeko, bereziki toki mugatuak direlarik.
2026 2027 denboraldiko Arte eta Kultura Heziketako proiektuak
Lurralde desberdinetako Mediazio kargudunak :
Bidaxuneko lurraldea : Fanny Lartigot // f.lartigotcommunaute-paysbasque.fr
Hazparneko lurraldean, Amikuze, Errobi Aturri : Johanna Selinger // j.selingercommunaute-paysbasque.fr
Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri, Xiberua: Laida Camus Etchecopar (en remplacement de Marie Bonnet) // l.camuscommunaute-paysbasque.fr
Errobi, Hego Lapurdi :
- Géraldine Guiroy // g.guiroycommunaute-paysbasque.fr
- Marianne Etcheverry // mar.etcheverrycommunaute-paysbasque.fr
- Marie Lucante // m.lucantecommunaute-paysbasque.fr
**************
Argibideak: Maika Laborde Zubieta // m.laborde-zubietacommunaute-paysbasque.fr
FORMAKUNTZAK
Haurtzaroko eta gaztaroko profesionalei –irakasle, animatzaile, haurtzain, gazte bulegoetako langile eta abarrei– zuzendutako topaketa- eta ikaskuntza-momentuak dira formakuntzak. Tresna praktikoez eta oinarrizko ezagutzez jabetzeko ahala ematen dute, taldea ikuskizun bat ikustera joateari sentsibilizatzeko.
Formakuntza bi alditan iragaten da:
- Lehen denbora batean, irakasleak tailer praktikoak proposatzen ditu: irakasleak tailerra aitzinetik probatzen du, ikasleei gelan proposatu baino lehen.
- Bigarren denbora batean, ikuskizunari buruzko ekarpen teorikoa ematen du, ikuskizunak lantzen duen gaiari edo ikuskizun biziaren alor bati buruzkoa.
Saioak asteazkenetan edo ostegunetan antolatzen dira, ikuskizun bat edo gehiagoren inguruan, eta saio horietan parte hartzen dute ikuskizun biziko profesionalek, pedagogia aholkulariek, artistek, irakasleek, etabar...
2026-2027ko formakuntzak honako ikuskizun hauen inguruan eskainiko dira :
Erakasleei zuzendutako formakuntzak :
- Lehengo lanbideei buruzko Formakuntza (FR/EUS) NIRE AITAK HARRIAK ERRETZEN ZITUEN
- Formatzailea : Euskal Museoa
- 2026ko Urriaren 14a asteazkena Euskal Museoan (Baiona)
- Kondairaren inguruko Formakuntza (FR/GASKOINA), LO NAVIRI QUI CAMINA SUS TERRA
- Formatzailea : Caroline Dufau - Dardalh Kia
- 2026ko Abendoaren 2a asteazkena Harri Xuri gelan (Luhuso)
- Arte Bisualen ingurko Formakuntza (FR) MONOGRAPHIE
- Formatzailea : Michael Vivier
- 2027ko Otsailaren 3a asteazkena Harri Xuri gelan (Luhuso)
Dantza Formakuntza (FR) LE MENSONGE
- Formatzailea : Kristine Groutsch - ACT2 Kia
- 2027ko Martxoaren 10a asteazkena Harri Xuri gelan (Luhuso)
Aisialdi guneetako animatzaileei zuzendutako formakuntzak :
- Forum Antzerki Formakuntza (FR)
- Formatzailea : Nicolas Marsan - La Fabrique Affamée Kia
- 2026ko Azaroaren 5a osteguna Harri Xuri gelan (Luhuso)
- Kondairaren inguruko Formakuntza (FR/GASKOINA) Mediateketako langileei idekia ere LO NAVIRI QUI CAMINA SUS TERRA!
- Formatzailea : Caroline Dufau - Dardalh Kia
- 2026ko Abendoaren 3a osteguna Harri Xuri gelan (Luhuso)
Dantza Formakuntza (FR) LE MENSONGE
- Formatzailea : Kristine Groutsch - ACT2 Kia
- Martxoaren 11a osteguna Harri Xuri gelan (Luhuso)
Argibideak: Johanna Selinger / j.selingercommunaute-paysbasque.fr