Bruital konpainia

  • Antzerkia

Bruital konpainia Bruselan sortu zen, 2012an, Lassaâd eskolan Lecoq pedagogiaren irakaspen intentsiboaren ondotik.

WANTED ikuskizuna sortu zuen lehenik, mundu osoan bidaiatzeko bereziki pentsatutako ikuskizun-proiektua. Orduan, emanaldi bira egin zuen Hego Amerikan zehar, hango zenbait kultura etxe, auzo xume, elkarte-kafetegi edo antzerki eskolatan.

Proiektua aldi berean artistikoa eta pedagogikoa denez, konpainiak gainera Lecoq teknikari buruzko antzerki tailer anitz eskaini zituen han.

Urte batzuen ondotik, WANTED ikuskizuna formaz aldatu, berriz aztertu, moldatu eta egokitu zen, eta, azkenik, bikotean eman ikuskizuna bilakatu zen.

Betiere mundu osoan ibiltzen segitzeko gogoz, ikuskizunaren ingelesezko bertsioa egin zuen konpainiak, eta Indian eta Europa osoan aurkeztu zuen.

2020an, bi proiektu berri jarri zituen martxan: Jeanne Dark sorkuntza berria efektu bereziekin, eta Wanted ikuskizunaren bertsio musikala: Wanted Live Band of City Town.


Kideak:

  • Barnadé Gauthier, antzezlea eta harrabots egilea
  • Lorraine Brochet, antzezlea eta mimo egilea
  • Anne Bouchard, idazlea eta kanpoko begirada
  • Leila Amini, ekoizpen arduraduna
  • Rémy Vachet, kanpoko begirada
  • Thibault Le Marec, teknikari nagusia

Denboraldia