Amua

AXUT!

  • Antzerkia
Denentzat 13 urtetik goiti
Euskaraz
75'

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maitatu dute, elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?


Banaketa artistikoa :

  • Idazketa: Arantxa Hirigoyen, Manex eta Ximun Fuchs
  • Aktoreak : Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuch
  • Zuzendaritza : Ximun Fuchs, Philippe Ducou
  • Bideo sorkuntza : Eñaut Castagnet, François Froget
  • Musika: Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs
  • Bitartekaritza : Arantxa Hirigoyen
  • Ekoizpena : Iasone Parada
  • Banaketa : Irantzu Azpeitia eta Ximun Fuchs
  • Argazkiak : Ainhoa Resano

Koekoizpena : OARA, HAMEKA, KULTURA BIDEAN, EKE

Ondoko sustengoarekin : Conseil départemental des Pyrénées Atlantiques, Conseil Régional de la Nouvelle Aquitaine, Euskal Hirigune Elkargoa.

Informazio gehiago taldeari buruz:


Larzabale-Arroze-Zibitze - Larre Zabal gela
ostirala 05/03/2021. 20:30
Larzabale-Arroze-Zibitze - Larre Zabal gela
larunbata 06/03/2021. 20:30
Luhuso - Harri Xuri kulturgela
ostirala 09/04/2021. 20:30

Ikusgarri hau eguneko emanaldietan ere eskaintzen da, astean zehar 

  • Larzabalen 2021eko martxoaren 5ean
  • Hendaian 2021eko martxoaren 11n eta 12an
  • Luhuson 2021eko martxoaren 9an

Emanaldi hauek jende guzientzat zabalik dira, lekurik gelditzen den neurrian.

Informazio gehiago: 06 35 16 25 91

Eskolendako

4ème / 3ème

Ikusgarriari lotua den kultur ekimena

Antzerkigintza arloko sorkuntza eta eszenaratzearen inguruko formakuntza (1/1)

Antzerkigintza arloko sorkuntza eta eszenaratzearen inguruko formakuntza Xehetasun gehiago ukaiteko