Amua

AXUT!

  • Antzerkia
  • Adina Denentzat 13 urtetik goiti
  • Hizkuntza Euskaraz
  • Iraupena 75'

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maitatu dute, elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?


Banaketa artistikoa :

  • Idazketa: Arantxa Hirigoyen, Manex eta Ximun Fuchs
  • Aktoreak : Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuch
  • Zuzendaritza : Ximun Fuchs, Philippe Ducou
  • Bideo sorkuntza : Eñaut Castagnet, François Froget
  • Musika: Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs
  • Bitartekaritza : Arantxa Hirigoyen
  • Ekoizpena : Iasone Parada
  • Banaketa : Irantzu Azpeitia eta Ximun Fuchs
  • Argazkiak : Ainhoa Resano

Koekoizpena : OARA, HAMEKA, KULTURA BIDEAN, EKE

Ondoko sustengoarekin : Conseil départemental des Pyrénées Atlantiques, Conseil Régional de la Nouvelle Aquitaine, Euskal Hirigune Elkargoa.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Partaidetzak

Donapaleu - ABIAN! 2021
larunbata 25/09/2021. 18:30

Ikusgarri hau, ABIAN! festibalan aurkeztua izanen da, Saint-Louis Donapaleuko zinema gelan.