Bal des sortilèges

Pernette konpainia

  • Adina Denendako
  • Hizkuntza Hitzik gabe
  • Prezioa

    Urririk eta denendako

Pernette konpainiak, lurraldean egin duen sorkuntza- eta bitartekaritza-egonaldiaren emaitza gisa, Bal des sortilèges izeneko sorginkerien dantzaldia aurkeztuko du.

Ikasteko, begiratzeko edota erritmo bizian libreki egiteko dantzak eskainiko ditu Sorginkerien Dantzaldiak!

Pernette konpainiak karia horretarako bereziki pentsatu duen emanaldia izanen da. Arratsalde apalean, magiaren eta sorginkeriaren ondorioz, jendeari dantzatzea eta mugitzea proposatuko dio konpainiak.

Egitaraua: sorgin-biribil batean horditzea, maitasun-edari baten ondorioak onartzea, etorkizun handiko gazte talde bat ezagutzea, mirakulu-edari baten errezeta dantzatzea eta denek ahantzi dugun izaki fantastiko bat ikustea: Jipus Rex!

Jantzi magikoak beharrezkoak dira… baina utz jatsa sartzean otoi!

Informazio gehiago taldeari buruz:

Ziburu - Pilota plaza
larunbata 28/01/2023. 19:00

Le Bal des sortilèges se tiendra lors des fêtes de la Bixintxo.