BESTEEN KALEA

Jour de fête konpainia

  • Antzerkia
  • Adina 6 urtetik goiti
  • Hizkuntza euskaraz
  • Iraupena 50'
  • Prezioa

    ikusgarri 1: 8€ - 5€ - 4€

    Kultura Euskaraz pass-a (2 ikusgarri) : 13€ - 9€ - 4€

Baina, egia jakitea ez bada garrantzitsuena, orduan zer da funtsezkoa? Ororen buru, inportanteena ez ote da bestearekin topo egitea eta bestea ezagutzea? 

Gizon bat, emazte bat, gatazka bat. Biek liburu bera nahi dute, barnean zer duen jakin gabe. Gudu latza piztuko da haien artean, eta, azkenean, liburua suntsituko dute. Ondotik, harremana berreraikitzeko tenorea izanen da, non bakoitzak ulertuko baitu bestearen beharra duela elkarrekin akomeatzeko, liburua berriz osatzeko eta historia ezagutu eta kontatzeko. Istorio eder hau Sacha liburu saltzaile gazteak eskale zahar batekin topo egiteari buruzkoa da. Dirudienez, eskale hark sekulako abenturak bizi izan ditu; gehiegizkoak, nonbait, egiazkoak izateko. Karrikatik pasatzen diren jendeei buruzko sekretu asko dakizki; gure egunerokoan murgildurik eta isolaturik bizitzeagatik, kalean edo metroan kasu handirik egin gabe gurutzatzen ditugun pertsona horiei buruzkoak, hain zuzen. 

Eskaleari esker, Sachak pixkanaka aldatuko du besteei eta bere buruari buruz duen ikusmoldea...

Banaketa: 

  • Taula zuzendaritza: Ludo Estebeteguy, Charlotte Maingék lagundurik.
  • Idazlea: Marie-Jeanne Ammour.
  • Violaine Leroyren La rue des autres komikiaren arabera.
  • Antzezleak: Alaia Berhonde eta Sébastien Desgrans.
  • Eszenografia, jantziak, teatro puskak: Francisco Dussourd.
  • Itzulpena: Txomin Urriza Luro

Apaimenak:  Euskal Kultur Erakundea, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua, Baionako Herriko Etxea, Donibane Lohizuneko Herriko Etxea, Larraldea etxaldea, Larreko kultur gunea. / Jour de Fête konpainiari dirulaguntza eman diote Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak eta Baionako Herriko Etxeak.

Informazio gehiago taldeari buruz:


Saint-Palais - Saint-Louis gela
larunbata 12/03/2022. 10:30

Eguneko pass-a erreserbatzeko 06 35 16 25 91 zenbakira deitu.


Ikusgarri hau lurraldeko biran izanen da

Eskolendako

  • CP
  • CE1
  • CE2
  • CM