Bidaietaz

Beheko Larraine

  • Antzerkia
  • Adina Denentzat 6 urtetik goiti
  • Hizkuntza Euskaraz
  • Iraupena 50'

Migrazioa, bizi baldintzak hobetzeko ematen den mugimendua da. Bortxazkoa, borondatezkoa, banakakoa edo taldekoa izan daiteke. Bidaietaz ikuskizunak migrazio mugimenduen arrazoi desberdinak aipatzen ditu. Hiru pertsonaia, hiru egoera, hiru arrazoi.

Lurraldeko eskoletan ikuskizunaren emanaldiak antolatuko dira, migratzaileen istorioak ezagutarazteko eta guzien kontzientziak pizteko.


Banaketa artistikoa :

  • Antzezleak : Miren Tirapu Goikoetxea, Oier Guillàn, Iraia Elias

Informazio gehiago taldeari buruz:

Ikuskizun hau biran izanen da lurraldeko eskoletan.