Cartographie des mémoires
Compagnie des vents et marées
Antzerkia
10 urtetik goiti
Frantsesez eta euskaraz
40'
Urririk
Cartographie des mémoires alor anitzeko proiektu parte-hartzailea da, lurralde baten eta bertako biztanleen memoriari buruzkoa. Geometria aldakorreko esperientzia bat da, topaketa bakoitzean eta hiri berri bakoitzean berriz asmatzen dena. Ahozko eta emoziozko oroitzapenak oinarri harturik, lurraldeari buruzko kontakizun bat asmatzen dugu, ikus- eta soinu-ibilaldi bat eginez, kasko batekin belarrietan. Hala, lurralde batentzat neurrira idatzitako istorioei esker, kurritzen dituzten lekuen memoria jasotzen dute ibiltariek.
Garruzeko herriarentzat neurrira eginiko sorkuntza da. Ondotik, ibilaldia urririk deskargatzen ahalko da 5 urtez Unendlich Studiok garatutako “Listeners” aplikazioan.
Banaketa:
- Asmakuntza eta idazketa: Alexia Papantchev
- Instalazio-plastikoa eta ibilaldiaren maparen sorkuntza: Judith Millot
- Musika eta soinuen sorkuntza: Ander Fernandez
- Nahasketa eta geolokalizazioa: Eddie Ladoire, Unendlich Studio
Nahitaezko aipamenak:
Ekoizpena: Cie Des Vents et Marées / Koproduktoreak: OARA, Ville de Mourenx, Euskal Hirigune Elkargoa / Egonaldirako harrerak: Le MI(X) - Mourenx, Garruzeko herria, EHPAD Les pionniers - Mourenx, Labo estampe - Bokale, Borderline Fabrika - Hendaia, Euskal Hirigune Elkargoa / Sostengatzaileak: Akitania Berriko Eskualdea, Kultura Ministerioa – Akitania Berriko DRAC (bidean), Euskal Kultur Erakundea (bidean), Pirinio Atlantikoetako Departamendua
Informazio gehiago taldeari buruz:
larunbata 11/06/2022. 15:00