Foulowers
Avec des Géraniums konpainia
Antzerkia
11 urtetik goiti
Frantsesez
1'15
Urririk - erreserbatu behar da
Bruno Petit txotxongilo jokalari txarrak gizadiarentzat xede handiak ditu. Etorkizun hobe baten alde, hari noraino jarraikitzeko prest izanen ote zara?
Avec des géraniums konpainiak epopeia xelebre bat proposatzen du, Bruno Petiten pertsonaia berezi eta herrikoiaren bidez. Hala, gai serioei buruz irri egiteko eta elkarrekin hatsa hartu, gibelera egin eta itxaropen izpiak ikusteko parada ematen du.
Informazio gehiago taldeari buruz:
ostirala 11/06/2021. 21:00
Ikuskizun hau urririk da, TTUTT hitzorduaren beste ikuskizun guziak bezala; baina, emanaldia ikusteko, baitezpadakoa da tokia linean erreserbatzea.
Izan ere, indarrean diren osasun neurrien ondorioz, toki kopuruak arras mugatuak dira.
Erreserba baieztatu ondoan, ikuskizunaren sartzea eskuratzeko ikuskizuna hasi baino 20 minutu lehenago herriko Informazio Gunera agertu, otoi.