FRIGO [Opus 2]

Dis bonjour à la dame konpainia

  • Zirkua
  • Adina 3 urtetik goiti
  • Hizkuntza Hitzik gabe
  • Iraupena 50'
  • Prezioa

    Urririk - erreserbatu behar da

Frigo pertsonaia garratz eta maitagarria da.
Helburu absurdo bezain behar-beharrezkoa du. Hozkailu gainean arnesak ezarri eta aireratu nahi du, suziri batean bezala.

Aireratzearen ametsaren eta grabitazioaren legearen arteko borroka irrigarrian, gure pailazoa nor den agertuko zaigu: kitzikari bat (enpatia sortzaile bat!) eta karrikako inprobisatzaile bat.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Donazaharre - TTUTT 2020
ostirala 11/06/2021. 19:30
Donazaharre - TTUTT 2020
larunbata 12/06/2021. 15:30


Ekainaren 12ko saioa BETEA da

aurkeztuko da Bokale Brass Band kontzertua eta gero, saio horren tokiak bi emanaldiendakoak izanen dira!


Erreserba baieztatu ondoan, ikuskizunaren sartzea eskuratzeko ikuskizuna hasi baino 20 minutu lehenago herriko Informazio Gunera agertu, otoi.