Hiru Kortse, azukre asko eta brandy gehiegi
Kamikaz Kolektiboa
- Antzerkia
- 14 urtetik goiti
- Euskaraz
- 70'
Prezio osoa: 8€ - Prezio apala: 5€ - 12 urte pekoak: 4€
Inoiz pentsatu duzu zer eragin duen ikusten duzun fikzioak zure egunerokotasunean?
Zure iruditegiaren eraikuntzan? Zure eguneroko erabakiak aske hartzen dituzu?
Edo fikziozko protagonistaren moduan idatzia izan zara?
Eta idatziak izan bagara, nork idatzi gaitu?
Eszenatokian hiru emakume. Izenik gabekoak, baina helburu garbi batekin datozenak. Beste iruditegi bat sortu nahi dute. Hemen eta orain.
Publikoaren aurrean. Horretarako fikzioaren tripetaraino salto egingo dute. Lortuko ote dute ezarritakoa iraultzea?
- Mauleko Herriko etxearekin antolaturik
Banaketa:
- Aktoreak, zuzendaritza, testua: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga
- Zuzendari bidelaguna: Espe Lopez
- Jantziak: Barbara Rasso
- Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet eta Ana Da Graça.
- Teknika: Uhina.
- Zuzeneko soinu banda: Amancay Gaztañaga.
- “IZAKI BERRIA” kantuaren idazketa : Odei Barroso.
- Ilustrazioa eta kartela: Idoia Beratarbide.
- Irudigintza: Kulturaz kooperatiba.
Partaideak:
- Ekoizpena: Azpeitiko Kulturaz kooperatiba.
Informazio gehiago taldeari buruz: