Hondamendia

AXUT!

  • Antzerkia

02/2020-02/2022. Zaldibarko Luizia eta pandemia. Zaborra, egia eta kontakizuna. Langilea hiltzen da beharrean. Eta bizitza? 8 aktore, musika, dantza.

2020ko otsaila. Zaldibarko luizia. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo zorte txarra.

2020ko martxoa. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina samina, nola adierazten da samina mundua pandemia batek izoztu duenean?  Pantailek hartu dute hitzaren tokia, zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira.

2022ko otsaila. Zaborrari aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugun intuizioa. Astero langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

8 antzerkilari, musikari edo dantzari. Ez da deus berririk eta ez da deus originalik. Geure lanak eta ezinak ez dira aurreko belaunaldien lanen eta ezinen gainean eraikitzen, haiengandik jaso ditugun hondakinen gainean baizik; zaborraren sumindura eta garrasia.

Banaketa:

  • Taula zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Idazketa: Harkaitz Cano
  • Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Eneko Gil, Ane Sagüés, Ruth Guimerà , Jon Ander Urresti.
  • Bideo sorkuntza: Maialen Belaustegi
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte
  • Eszenografia: Fran Dussourd
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argi sorkuntza: David Bernués
  • Soinu sorkuntza: Philippe Barandiaran
  • Antolaketa: Ieltxu Ostolaza
  • Promozioko bideoa: Eñaut Castagnet
  • Argazkiak: Ainhoa Resano
  • Irudia: Unai Bergara
  • Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
  • Produkzioa: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena
  • Banaketa: Irantzu Azpeitia
  • Artistiko mediazioa: Arantxa Hirigoyen

Axut! eta Artedramaren arteko koprodukzio bat

Koprodukzioak: Le Parvis, scène nationale de Tarbes / La Scène Nationale du Sud Aquitain / OARA / Eusko Jaularitza / Donostia Kultura / Communauté d'Agglomération Pays Basque / Institut Culturel Basque /Errenteriako Udala/ Hendaiako herria / Leitzako Udala / Etxepare euskal Institutoa / Bernat Etxepare Lizeoa |

Sustenguak: Le département des Pyrénées Atlantiques/ la DRAC Nouvelle Aquitaine – Aide au projet / la Région Nouvelle Aquitaine / Communauté d'Agglomération Pays Basque 

Informazio gehiago taldeari buruz:

Luhuso - Harri Xuri kulturgela
ostirala 14/10/2022. 20:30