Iki Mihi Klik

ELEKA

  • Ipuina
  • Musika
  • Adina 3 urtetik goiti
  • Hizkuntza Euskaraz
  • Iraupena 30'
  • Prezioa

    8€ - 5€ - 4€

Bi dekoratu muntatzaile taula gainera agertzen dira. Etortzekoak diren artistentzat oholtza apailatzen dute, baina egiten duten ekintza bakoitzak edo ateratzen duten objektu bakoitzak ipuin bat oroitarazten die. Batetik bestera, ipuinak jin ipuinak joan eta dekoratuak forma hartu arau, bi teknikariek irudimenezko mundu batean murgiltzen gaituzte. Baina, ixo! Lekua utz dezagun; artistak hor dira!

« Hau dela, hori dela » ikuskizuna 2010-ean sorturik eta « Hala izan ala ez izan » disko doblea 2019-an atera ondotik, Eleka Konpainia ikusle guziendako pentsatua den bere hirugarren proiektu artistikoa gorpuzten hasten da. Nahi dugu gure errepertorioko zazpi kondairari bizi berri bat eman, gure ikusmoldea partekatuz Maika Etxekopar taula zuzendari profesionalarenarekin. Kanpoko begirada berri horri esker, gogoa dugu gure ixtorioeri ufako teatralago eta musikalago baten ekartzea. Ipuin bat su bazterrean kondatua izaten ahal da, modu intimoan, bainan errepikatua izan arau batzuetan forma irudikatuago bat har dezake : forma koloratua, marraztua, melodikoa eta ororen buru ez ohikoa, hots, ikusgarria !

Informazio gehiago taldeari buruz:

Donapaleu - ABIAN! 2021
larunbata 25/09/2021. 17:00
Hendaia - Mediateka
larunbata 12/03/2022. 10:30

Kultur denboraldian, ikusgarria lurraldeko biran izanen da eskolendako eta publikoendako saiotan:

  • Luhuso martxoaren 3 ta 4an
  • Sohütan martxoaren 7 eta 8an
  • Hendaian martxoaren 11 eta 12an