Jeveuxjeveuxjeveux

Graine de vie konpainia

  • Txotxongiloak
  • Adina 6 urtetik goiti
  • Hizkuntza Frantsesez
  • Iraupena 55'
  • Prezioa

    Ikusgarri 1: 10€ - 6€ - 4€

    Eguneko pass-a: 13€ - 9€ - 4€

Zer erran nahi du handitzeak, haur gastatua zarelarik, naturak beti hainbeste eman duen baina bat-batean dena berriz har dezakeen mundu batean? Hiru emazte txotxongilo jokalarik galdera horri erantzuten diote, materialez eta koadro sinplez osaturiko antzerki batean. Horretarako, gaurkotasun handia duten Grimm anaien bi ipuinez inspiratu dira: Arrantzalearen eta bere emaztearen ipuina eta Loti Ederra. Batean, arrantzale bikote batek bere amets eta desira guziak betetzeko ahala du, eta itsasoko ekaitzak baizik ez dizkie haien mugak oroitaraziko. Bestean, munduko printzesarik maiteena eta gastatuena arrisku larri batetik babesteko bere burasoek gaztelu batean giltzatu dute. Xalotasun freskagarri batekin, material xume eta arrunten edertasuna eta poesia agerraraziz, Laurie Cannac eta Erika Faria de Oliveirak, Ilka Schönbeinek taularaturik, ipuinetako ispilu magiko eta maltzurra begi aitzinean ezartzen digute, gure egungo gizatasuna umorez eta argitasunez begiratzeko.


Banaketa:

  • Laurie Cannac-en ikuskizuna, Ilka Schönbein-ek taularaturik
  • Antzezleak eta musika: Laurie Cannac eta Erika Faria de Oliveira
  • Kanpoko begirada: Christian Duchange, Céline Châtelain eta Marie Llano
  • Argiak eta soinua: Anja Schimanski
  • Txotxongiloen fabrikatzea: Laurie Cannac, Ilka Schönbein eta Erika Faria, Mégane Robardet eta Léa Cumin-ek lagundurik

Koproduktoreak eta sostengatzaileak:  Les 2 Scènes, scène nationale de Besançon La Minoterie, scène conventionnée Art, enfance, jeunesse Euskal Hirigune Elkargoa, Kultura Bidean eta Arte, haurtzaroa eta gazteria egitarauaren barnean eta Hameka Karrikako Arteen Fabrika.  La Vache qui rue - résidence pour les arts de la rue Drac Bourgogne-Franche-Comté Ville de Besançon Région Bourgogne-Franche-Comté  Département du Doubs.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Maule-Lextarre - Maule Baitha
larunbata 27/11/2021. 14:30

Eguneko pass-a erreserbatzeko 06 35 16 25 91 zenbakira deituz


Azaroaren 27ko emanaldia Objektu antzerkia eta txotxongiloaren Focus-an aurkeztua da.

Ikusgarri hau lurraldeko biran izanen da eskolendako saioetan:

  • Maulen azaroaren 29 eta 30an
  • Senperen abenduaren 2 eta 3an