Kaskarot

ATX Teatroa

  • Antzerkia
  • Musika
Denentzat 8 urtetik goiti
Euskaraz
50'

Aner gizarte distopiko batean bizi da, zeinetan dantzatzea debekatua baita. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren irudimenezko alter egoa da, Pippi Kaltzaluze eta Mad Max-en arteko pertsonaia nonbait. Buru-argitasunaren eta umorearen bidez, Kaskarotek Anerri arauetatik libratzen irakatsiko dio.

Helduak baztertzen ez dituen haurrendako ikuskizuna da Kaskarot, eta hego eta ipar Euskal Herriko antzezle eta musikariak biltzen ditu. Antzerki lanak aipatzen ditu haurtzarotik nerabezarora pasatzea, desberdina izatearen beldurra eta nork bere bidea aurkitzearen zailtasuna.

Kaskarot izenak Ziburu, Donibane Lohizune edo Urruñan bizi izan ziren jendeei erreferentzia egiten die.


Banaketa artistikoa:

  • Idazlea: Gartxot Unsain Letona
  • Taula zuzendaria: Iosu Florentino Badiola
  • Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez eta Gartxot Unsain Letona
  • Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa
  • Produkzioa: ATX Teatroa
  • Musika: Gartxot Unsain Letona
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Jantziak: Idoia Beratarbide
  • Argazkiak: Ainhoa Resano


Apaimenak:

Partaidetzak: Euskal Hirigune Elkargoa, Biarritz Culture, Théàtre des Chimères, Kultura Bidean, Social Antzokia Basauri eta Eusko Jaurlaritza.

Informazio gehiago taldeari buruz:


Luhuso - Harri Xuri kulturgela
igandea 21/03/2021. 17:00

Erreserben idekitzea urriaren 1an !

Ikusgarri hau eguneko emanaldietan ere eskaintzen da, astean zehar 

  • Maulen 2021ko martxoaren 19an
  • Luhuson 2021ko martxoaren 22an
  • Hendaian 2021ko martxoaren 25an

Emanaldi hauek jende guzientzat zabalik dira, lekurik gelditzen den neurrian.

Informazio gehiago: 06 35 16 25 91

Eskolendako

6ème / 5ème

Ikusgarriari lotua den kultur ekimena

Antzerkigintza arloko sorkuntza eta eszenaratzearen inguruko formakuntza (1/2)

Antzerkigintza arloko sorkuntza eta eszenaratzearen inguruko formakuntza Xehetasun gehiago ukaiteko