La langue des cygnes

Graine de vie konpainia

  • Txotxongiloak
  • Dantza
  • Adina 9 urtetik goiti
  • Hizkuntza frantsesez eta fransteseko keinu hitzkuntzaz
  • Iraupena 55'
  • Prezioa

    Prezio osoa: 10€ - Prezio apala: 6€ - 12 urtez pekoak: 4€

Koreografo, txotxongilo jokalari eta ipuin kontalari elkor batek elkarrekin lan egin dute, zisneen amets bilakatu diren haien ahate mainguen duda-mudak kontatzeko. Andy Scott Ngouak dantza egiten du irudi proiektatuen, gorputz-txotxongiloen eta zeinu-hizkuntzen itxurako hegazti-presentziekin. Laurie Cannac txotxongilo jokalariak eta Andy Scott Ngoua dantzariak, zuzeneko musikaren bidez, Le Vilain petit Canard Andersenen ipuinaren interpretazio onirikoa aurkezten dute, elkorren eta elkorrak ez direnen arteko munduaren mugan.

  • “Poesia handiko ikuskizuna, kasik hitzik gabea… (...) Dantza- eta txotxongilo-balentria.”
  • Euskal Elkargoak sostengu proiektua

Parte hartzaileak:

  • Laurie Cannacen –taula zuzendaria eta txotxongilo jokalaria–eta Andy Scott Ngouaren –koreografia eta dantza– arteko elkarlana
  • Zuzeneko musika: Adri Sergent
  • Argi-sorkuntza eta argi-teknikaria: Sébastien Choriol
  • Frantsesezko zeinu hizlaria: Karine Feuillebois
  • Frantsesezko zeinu hizkuntzaren idazketa: Igor Casas
  • Frantsesezko zeinu hizkuntzaren idazketarako laguntzailea eta zuzendari artistikoa: Simon Attia
  • Bideoa: Fabien Guillermont
  • Jantziak: Manon Surat (ikastuna) eta Nelle Bosson
  • Hip-hop idazketa eta kantaria: Kôba Building
  • Eraikuntzarako laguntza: Irene Lentin
  • Soinua: Francois Olivier
  • Euskal Elkargoak sostengu proiektua

Nahitaezko aipamenak:

Graine de Vie konpainiaren ikuskizuna / Koprodukzioa: Le Mouffetard - Centre national de la Marionnette, Les Scènes du Jura - eszena nazionala, Euskal Hirigune Elkargoa - Kultura Bidean, Artea, Haurtzaroa eta Gazteria zerbitzua, L'Agora, Association culturelle – Billère. “Collectif Instant’T” haur eta gazteei eskaini baliabidearen parte gisa sostengatua da. / Sostengatzaileak: Borgoina-Franche-Comtéko Kultura Arazoetako Eskualdeko Zuzendaritza, Borgoina-Franche-Comtéko Eskualdea, Doubseko Departamendu Kontseilua, Besançoneko hiria. / Egonaldi-harrera: La Minoterie – Haur eta gazteei eskaini ikuskizunen eta arte-heziketako sorkuntza-gunea – Dijon, Le Lieu, Florence Lavaud konpainiak sostengatua - Chantier Théâtre, Le Strapontin, kontakizun-arteendako Bretainiako lurralde-eszena, Théâtre Halle Roublot, Théâtre des 4 Saisons - Gradignaneko hiriko “Artea eta sorkuntza” interes nazionaleko labela duen eszena hitzartua, ECLA, Saint-Vallier, Mi-scène, Poligny, L'Artdam Borgoina-Franche-Comtén eta Doubs-eko Departamendua. / Ikuskizun honek eskuratu du IVT – International Visual Theatre-n sorkuntzarako laguntza artistikoa eta linguistikoa.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Senpere - Larreko kulturgunea
igandea 24/03/2024. 17:00