La serpillère de Monsieur Mutt

MA compagnie

  • Dantza
  • Adina 4 urtetik goiti
  • Hizkuntza Frantsesez
  • Iraupena 35'
  • Prezioa

    Urririk

Torratu, leundu, garbitu, eta bazter batean beha egon, maiz bakarrik edo jatsaren ondoan… Hauxe da Mutt jaunaren zola trapuaren destinu petrala. Izan ere, bakoitza bere lekuan egoten bada, dena ongi joanen da, ez?

Alta, nahikoa da urrats ttipi bat egitea alde batera, harekin dantza eginez, adibidez. Eta orduan, jatsa Giocondaren edo Nijinski handiaren parekoa bilakatzen da. Lerratu, salto egin, jostatu eta airean zirurikan ibiltzen da, sorginkeriaz bezala, eta, gero gelditu eta beha egoten da, berriz, beste dantza batzuk asmatzeko itxaropenarekin.

Bat-bateko maitemintzea, menturaz. Edo, besterik gabe, bikote iragankor bat, joko handi bat irudikatzen duena, non irria trufatzen baita ordenaz.

Artea denetan izan daiteke. Nahikoa da urrats ttipi bat egitea alde batera edo begirada doi bat aldatzea, gauzak ez daitezen beren lekuan egon eta saguak dantzan has daitezen.

Haurrek ikusle aktibo gisa parte hartuko dute, denek parte har dezaketen obra iragankor honetan.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Donapaleu - ABIAN! 2021
larunbata 25/09/2021. 15:00+ 17:00

Ikusgarri hau aurkeztua izanen da ABIAN! festibalan Chemins Bideak kulturgunean.

Eskolendako saioak izanen dira irailaren 23 eta 24ean.

Ikusgarriaren ondotik, tailer bat antolatua izanen da buraso eta haurrendako, irailaren 25ean, larunbat goizearekin.

  • Info eta erreserbak tailerrendako