Lampedusa Snow

Compagnie des Syrtes

  • Dantza
  • Antzerkia
Denentzat 12 urtetik goiti
Frantsesez
70'

10€ - 6€ - 4€

Lampedusan lehorreratutako Mohamed migratzaile afrikar bat mendiko etxe batera eraman dute, Alpeetara. Hilabete luzez han egon da, asilo politikoaren galdea aztertzearen zain. Kateak hautsi eta soluzio baten bila abian da, beste "haranerantz".

 

Lampedusa Snow Lina Prosaren “Hondoratzearen trilogia”-ren bigarren zatia da. Corinne Lallemand, Lampedusa Beach lehen ikuskizunean Shauba izan ondoan, Mohamed-en ahotsa da orain, Andy Ngoua dantzari gabondarrarekin elkarrizketan. Konpainiak gaur egungo migratzaileen errealitateari zentzua ematen dio, hainbat arte-adierazpenen bidez. Hala, Lina Prosaren testu sentikorrak eta poetikoak ikertzen segitzen du.


Banaketa artistikoa:

  • Idazlea: Lina Prosa
  • Taula zuzendaritza eta antzezlea: Corinne Lallemand
  • Koreografia: Jean-Philippe Leremboure
  • Dantza: Andy Scott Ngoua
  • Musika: Jean-Louis Hargous
  • Dramagilea: Txomin Heguy
  • Maskarak: Laurie Cannac
  • Itzulpena italieratik: Jean-Paul Manganaro


Apaimenak:

Produkzioa: Compagnie des Syrtes // ko-produkzioa: Euskal Hirigune Elkargoa // Partaidetzak: Théâtre des Chimères

Informazio gehiago taldeari buruz:


Saio publikoa ezeztatua da

Ikusgarri hau eguneko emanaldietan ere eskaintzen da, astean zehar 

  • Senperen 2021ko urtarrilaren 8an
  • Larzabalen 2021ko urtarrilaren 11an

Eskolendako

4ème / 3ème

Ikusgarriari lotua den kultur ekimena

Lampedusa Snow ikuskizunen inguran topaketak gelan

Xehetasun gehiago ukaiteko