Le message

Jour de fête konpainia

  • Antzerkia
  • Adina 13 urtetik goiti
  • Hizkuntza Frantsesez
  • Iraupena 2 ordu
  • Prezioa

    Urririk

“Gerlak suntsitu duen hiri bateko karrika hutsean, Marie lurrera erori da; bala batek jo du, Stephengana joaten ari zela. Berriz elkartu beharrak ziren, baketzeko eta elkar maite dutela aitortzeko. Heriotzaren kontra borrokatzen ari dela, emazte gazteak gauza bat besterik ez du desira: mezu bat transmititu nahi dio Stephi, heldu zela eta maite duela errateko.”
 

Le Message (Mezua) gerlako biktimei buruzko ikuskizuna da. Kontakizun honetan gurutzatzen diren pertsonaiek gertakizun bat osatzen dute beren istorio pertsonalekin, iraganeko biziekin eta elkartasun espontaneoko mugimenduekin. Beren identitateari, existentziaren zentzuari, maitasunari, gorrotoari eta behin eta berriz errepikatzen diren gerlen zentzugabekeriari buruzko galderak pausatzen dituzte.


9 antzezle-musikariak:

  • Francisco Dussourd
  • Maddalena Luzzi
  • Charlotte Maingé
  • Nicolas Marsan
  • Jordan Tisner 

Informazio gehiago taldeari buruz:

Biarritz - Théâtre des Chimères
ostirala 22/10/2021. 19:00

Ikusgarri hau aurrerapen bat da, konpainiak bere lanaren zati bat aurkezten du publikoari.