Lux

La Vouivre

  • Dantza
  • Adina 6 urtetik goiti
  • Hizkuntza frantsesez
  • Prezioa

    10€ - 6€ - 4€

Istorio honetan, pertsonaiak beltza eta zuria dira, eta narratzailea argia da. Gau zuri baten istorioa da, non beltzaren kolore guziak ikus baitaitezke. Buru ez buztanik ez duen istorioa da.

Izan ere, beltzak ez du beldurrik ematen, baina iluntasunak bai; eta zuriak ez du lasaitzen, baina argiak bai. Ederra da behatzea, emozioak menderatzea, beldurrekin, lotsarekin eta trakeskeriarekin aitzina jotzea. Handitu, gogoa ireki, eta koloretako munduan sartzen gara. Beldurrik ez orduan!

LUX ikuskizunak ikusmolde poetiko bat proposatzen du; iluntasunaren ziloa eta honen alderdi anitzak goxoki ikertzera gomitatzen gaitu, eta, kontrajarririk, argiaren gain distiranten misterioa aztertzera.

Beltz distiratsua eta argi iluna bilatuko ditugu. Bitxia eta ludikoa irudikatuko ditugu.

Epopeia poetiko horrek espazioa eta denbora ematen dizkio ametsari eta irudimenezko eta zentzumenezko bidaiari; harridurari, intuizioari, arrazoimenaren eta irudimenaren arteko elkarrizketari eta kontzientearen eta inkontzientearen arteko solasari dei egiten die.


Banaketa: 

  • Sorkuntza eta koreografia: Bérengère Fournier, Samuel Faccioli
  • Dantzariak: Bérengère Fournier, Julie Koenig
  • Musika: Gabriel Fabing
  • Argiak: Gilles de Metz
  • Bideoa: Florian Martin
  • Agertokiko teknikaria: Laurent Bazire
  • Jantziak: Julie Lascoumes

Ekoizpena eta administrazioa: Nelly Vial


Ekoizpena:  La Vouivre // Koproduktoreak: Le Vellein, Scènes de la Capi, Villefontaine; La Coloc’ de la culture, Cournon d’Auvergne, scène conventionnée d’intérêt national art, enfance, jeunesse; La Commanderie – Mission Danse de Saint Quentin en Yvelines; Le théâtre de Roanne; L’EPCC Théâtre de Bourg-en-Bresse scène conventionnée d’intérêt national création marionnette et cirque; Le Lux, scène nationale de Valence; Le Dôme Théâtre – Albertville; La Rampe La Ponatière, Scène conventionnée à Echirolles; Théâtre du Parc – Ville d’Andrézieux Bouthéon.

Informazio gehiago taldeari buruz:


Luhuso - Harri Xuri kulturgela
igandea 06/02/2022. 15:00

Eskolendako

  • CP
  • CE1
  • CE2
  • CM

Ikusgarriari lotua den kultur ekintza

Formakuntza arte bisualen inguruan

Ikus_arteen_inguruko_formakuntza.pdf Xehetasun gehiago ukaiteko