Ma couverture et moi

Une Hirondelle Compagnie

  • Objektu-antzerkia
  • Musika
  • Adina Denentzat 5 urtetik goiti
  • Hizkuntza Frantsesez
  • Iraupena 50'
  • Prezioa

    Urririk

Konpainiak ikuskizun poetiko eta sentikor honetan antzerkia, objektuen manipulazioa eta zuzeneko musika nahasten ditu.

Haur sentikor batek finezia guziak asmatzen ditu bere ñuñutik ez bereizteko... Eskolako lehen egunak dira, eta denek erraten diote orain haur handia dela... Baina, ez da hain erraz, hola, bat-batean handitzea!

Orduan, bakarrik edo helduen laguntza konplizearekin, debekuak saihestu eta trikimailuak asmatzen ditu, bere erritmoan handitzeko.


Banaketa artistikoa:

  • Antzezlea: Sophie Kastelnik
  • Musika: Simon Kastelnik
  • Taula zuzendaritza: Marlène Bouniort
  • Argiak eta teknikaria: Julien Delignières
  • Ma couverture et moi haurrendako liburutik egokitua: Anne Sophie de Monsabert


Apaimena:

Euskal Hirigune Elkargoaren sostenguarekin

Informazio gehiago taldeari buruz: