Papiers/Dansés

La Libentère

  • Dantza
  • Adina Denetzat 2 urtetik goiti
  • Hizkuntza Hitzik gabe
  • Iraupena 30'
  • Prezioa

    Urririk

Ekintza batetik bestera, hitzik gabe, dantzari batek paperarekin komunikatu eta forma abstraktuak sortzen ditu. Truke horretatik, poesia eta energia sortzen dira. Hala, ikusle bakoitzak irudimena libra eta bere istorioa asma dezake.

Eszenatokira igateko gogoa ematen duen ikuskizun kutsakorra da hau… Dantzariak taula gainera gonbidatuko al zaitu?


Banaketa artistikoa:

  • Koreografia eta taula zuzendaritza: Véronique His
  • Arte bisualak: Nicole Fellous
  • Koregrafia laguntzailea: Pascale Luce
  • Ikerketa koreografika: Lilas Nagoya
  • Antzezlea: Magali Benvenuti
  • Musika: Agnès Chaumié
  • Argiak:  Eric Guilbaud


Apaimenak:

Produkzioa : La Libentère // Koprodukzioa: Enfance et Musique, Service culturel d’Arcueil, Maison de la Culture de Nevers. // Ville de Gennevilliers eta Saint-Pierre-les-Elbeuf sostengua

Informazio gehiago taldeari buruz:

Sara - ABIAN! 2020
larunbata 26/09/2020. 15:00+ 17:30

BETEA

Ikusgarri hau, ABIAN! kultur denboraldiaren idekitzea denboran aurkeztua da.


KASU! 

Erreserbatutako txartel GUZIAK INFO gunean (SALLE POLYVALENTE) hartu/trukatu behar dira.   

Ikuskizun bakoitzeko: emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago ager zaitez.  

Ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago agertzen ez diren pertsonen tokiak berriz banatuko dira