Portrait de Saint-Palais

Hendrick Van Der Zee konpainia

  • Antzerkia
  • Bideoa
  • Adina Denentzat
  • Hizkuntza Frantsesez
  • Iraupena 75'
  • Prezioa

    Urririk

Performantziak eta ekintza artistikoak biltzen dituen ikuskizun bat da Portrait de village(Herriaren potreta). Performantzia eta ekintza artistiko horiek ondoriotzat dakarte testuak eta koreografiak idaztea eta filmak sortzea, eta azken hauek artisten eta herritarren arteko topaketaren emaitza dira.

Ikuskizuna baino aste batzuk lehenago, konpainia lurraldeko herritarrak kausitzera joan da, haien istorioekin itxura anitzeko kontakizuna osatzeko. Orduan, pertsonaia nagusiak tokiko herritarrak dira, eta beren herrian eta ohituretan murgiltzen dituzte artistak. Obraren helburua da topaketa iragankor eta bakar honen alde sekretuak ikusaraztea.


Banaketa:

  • Guy Alloucherie – Martine Cendre – Isabelle Hazaël – Bénédicte Alloing - Maryse Urruty
  • Régisseur général : Jean-Louis Vandervliet

Informazio gehiago taldeari buruz:

Donapaleu - ABIAN! 2021
ostirala 24/09/2021. 18:30+ 21:00

Abian!-en aitzineko aste baten donapaleutarrak kausitu ondoan sortutako ikuskizun paregabea proposatzen du HVDZ konpainiak.

Ikusgarri honen kopurua mugatua denez, emanaldia aintzin etorri beharko duzue zuen tokia segurtatzeko.

Ikusgarria Saint-Louis zineman izanen da.