Princesse K - Ezeztatua

Bob Théâtre

  • Objektu-antzerkia
  • Adina Denentzat 8 urtetik goiti
  • Hizkuntza Frantsesez
  • Iraupena 50'
  • Prezioa

    13€ - 8€ - 4€ (Envahisseurs-ekin)

    Abenduaren 4an 20ak30etan - Princesse K  : 10€ - 6€ - 4€ 

Printzesa eder baten istorioa da. Gaztelu gotor batean bizi da, oihan zabal batez inguraturik. Bere erresuman, jende atsegin asko dago.

Bizia ederra eta goxoa da, han. Klima eztia da, natura eskuzabala, txoriak dirdiratsuak, hartzak zintzoak... Baina… Errege-familia gisako horren baitan, batere gisakoa ez den traidore bat dago!

Botere-egarriz, azken horrek bere familia suntsituko du tronuan jartzeko.

Printzesak bakarrik iraunen du bizirik, gaztelutik eskapatuz. Eta bereak etengabe mendekatuko ditu.

Segur eta fida! Pertsona gisakoak zinez gisakoak izanen dira, eta jende gaiztoak arras gaiztoak izanen dira. Eta azkenean, denek irabaziko dute; salbu gaiztoek, barkamena galdetzen ez badute.


Banaketa artistikoa:

  • Ecriture, mise en scène et jeu : Denis Athimon
  • Jeu en LSF : Lucie Lataste
  • Création lumière : Alexandre Musset
  • Régie lumière et son : Gwendal Malard ou Tugdual Tremel (en alternance)


Apaimenak:

Produkzioa : Bob Théâtre à Rennes (35). Coproduction : Lillico à Rennes (35). Avec le soutien de : Municipalité de Saint-Sulpice-des-Landes (35). La version en LSF a été réalisée avec le soutien du centre culturel de Ramonville.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Maule-Lextarre - Parrokiako sala
larunbata 28/11/2020. 17:00
Saint-Pée-sur-Nivelle - Larreko kulturgunea
ostirala 04/12/2020. 20:30

Erreserben idekitzea urriaren 1ean !

Azaroaren 28ko emanaldia Focus objektu antzerkia eta txotxongilo hitzorduan antolatua da.

  • Princesse K eta Envahisseurs ikusgarriak ikusteko elkarrekin pass-a erreserbatzen ahal duzue telefonoz : 06 35 16 25 91 edo "erreserbatu" lotuan.

Ikusgarri hau eguneko emanaldietan ere eskaintzen da, astean zehar 

  • Maulen 2020ko azaroaren 30ean
  • Senperen 2020ko abenduaren 1, 3 eta 4an

Emanaldi hauek jende guzientzat zabalik dira, lekurik gelditzen den neurrian.

Informazio gehiago: 06 35 16 25 91