Rita

BRONKS

  • Antzerkia
  • Adina 8 urtetik goiti
  • Hizkuntza frantsesez
  • Prezioa

    10€ - 6€ - 4€

Rita bakarrik bizi den emazte zaharra da. Dramaren zentzu handia du.

Operarentzat duen zaletasunari esker, egun guzietako terrentari eta adinaren lazturei ihes egitera entseatzen da. Baina labirinto ero batean galtzen da, non ezin baititu fikzioa eta errealitatea bereizi. Bere bidea bilatzen du, Alice zahar batek bezala Lurralde Miresgarrian.

Randi De Vlieghek eta Jef Van Gestelek 2015ean sortu zuten Voetbal op Hoge Hakken(Futbola takoi altuekin) arrakasta handiko ikuskizuna, KOPERGIETERY ekoiztetxearekin.

Ritak, ikuskizuneko pertsonaietarik batek, bigarren bizi bat bizi du orain, eta dantzaren, jokoaren eta performantziaren arteko muga bilatzen du berriz ere. Egunerokoa berezi bilakatzea arras gustukoa dute De Vlieghe et Van Gestelek.


Banaketa:

  • Sorkuntza eta antzezpena: Randi De Vlieghe, Jef Van Gestel
  • Soinua eta eszenografia: Wannes Deneer
  • Argiak: Thomas Clause
  • Jantziak: Maartje Van Bourgognie
  • Trebatzaileak: Veerle Kerckhoven, Natascha Pire
  • Ekoizpena: Tuning People eta BRONKS
  • Argazkiak: Clara Hermans

Informazio gehiago taldeari buruz:


Senpere - Larreko kulturgunea
ostirala 01/04/2022. 20:30

Ikusgarri hau lurraldeko biran izanen da eskolendako eta publikoendako saiotan:

  • Donapaleun martxoaren 29an
  • Senperen martxoaren 31an eta apirilaren 1an

Eskolendako

  • 6ème
  • 5ème
  • 4ème
  • 3ème