Topa

Kukai Dantza & Brodas Bros

  • Dantza
  • Adina Denentzat
  • Hizkuntza Hitzik gabe
  • Iraupena 45'
  • Prezioa

    Urririk

Lau gazte plaza batean daude. Gure hirietako edozein plaza izan liteke. Musika entzundakoan, gazteek dantzari ekin diote. Ohikoa da haientzat. Haien adierazpidea da. Dantzari esker dira diren bezalakoak.

Euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira batzuk. Hip hop-eko dantzariak beste batzuk. Kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia. Topa ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta erne batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen. Kaleko adierazpen garaikideak dira, hirietako plazetan gaur egun elkarrekin aritzen direnak.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Garris - TTUTT 2022
larunbata 11/06/2022. 15:30