Txiotxioka

Elirale

  • Dantza
  • Musika
  • Adina 3 urtetik goiti
  • Hizkuntza Euskara
  • Iraupena 35'
  • Prezioa

    Heldua: 8 €  | Apaldua : 5 €   | 12 urtez petik : 4 €

Adierazpen artistikoa:
Goxoki isiltzeko gomita.
Nola kontenplazioa idekitzen den,
Nola gorputzak kabia ematen dion hizkuntzari, Haiku-en hizkuntza poetikoa gara dadin.

Euskaratuak diren Japongo herriko haiku zaharrek, aho korapiloek zotz egiteko formulek eta hitz jokoek tXIotxioka emanaldiaren ahozko literaturaren errepertorioa osatzen dute.

Hitza da iturria eta emaileak dantzari hitztunak dira, musikari laguntzailearen konplizitatearekin. 

Gorputz-mugimenduak garatuz, eta unibertso sonoro sutil bat proposatuz obrak ikuslegoa lasaitasunean murgildu nahi du batez ere. 

Ikuslegoaren arnas ezberdinekin bat egiten du  orduan emanaldiaren garapenak, haikuek bixtan da materiarekin izan dezaketen aldea ahantzi gabe.

Orokorki emanaldia harturik, baita ere eszenografiarentzat, materialen bilketan adibidez, arte povera-ren hautua egina izan da, birziklatzea argiki hautatuz adibidez. 

Natura goraipatzen duen margo bat zeharkatzen dute dantzariek, bueltan eszenografiak mundu kokapen bat ematen dielarik protagonistei. 

Gune batetan une bat finkatzeko parada: Orainaldiaren opari.

Ikusgarriari so dago musikaria publiko erdian kokaturik bere gitarrarekin, emanaldiaren bidea ikuslego bakoitzari bidea eginez.

Distribution : 

  • Mise en scène : Pantxika Telleria
  • Interprètes : Maddi Zubeldia, Jon Vernier Bareigts et Joana Ouret (en alternance)
  • Musicien : Paxkal Irigoyen
  • Scénographie & Accessoires : Amane Apalategi-Telleria et Lola Unhassobiscay

Mentions : 

Coproductions : Mairie d’Ascain, service culture / Mairie d’Urrugne, service politique linguistique / Mairie d’Hernani (Guipuscoa) / Communauté d’Agglomération Pays Basque  Partenaires : DRAC Nouvelle-Aquitaine (compagnie conventionnée) / Conseil Régional Nouvelle-Aquitaine / Département des Pyrénées-Atlantiques 64 / Communauté d’Agglomération Pays Basque / Mairie de St-Pée-sur-Nivelle / LOTU, projet européen Interreg-Poctefa

Informazio gehiago taldeari buruz:

Sara - Lur Berri
igandea 22/11/2026. 10:30
Donazaharre - Lutxiborda kulturgela
asteazkena 25/11/2026. 10:30

8 eskola-emanaldi 2026ko azaroaren 20tik 26ra bitartean

4 eskola-ordezkaritza 2027ko urtarrilaren 14tik 15era bitartean