Zorretan

HIKA TEATROA

  • Antzerki Zikloa
  • Antzerkia
  • Adina Heldu
  • Hizkuntza Euskara
  • Iraupena 80'
  • Prezioa

    Heldua: 10 € | Apaldua : 6 € | 12 urtez petik : 4 €

Lore eta Jon bikote dira aspalditik. Gaur Lore aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta ulertu dio Jon-ek gonbita luzatu diola beraiekin bizitzera joateko. Lorek kontuak eskatuko dizkio senarrari. Hau, ordea, itsu dabil koadrodun gorbata topatu nahian. Are
gehiago, Lorek soineko pijama erantzi  eta loredun soinekoa janztea nahi du. Joan egin behar dute, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Lorek, orduan, nahiagoko du lur azpian bizi  larru lodiko sator bihurtuta.

Ikusgarri honek 2025eko Donostia Antzerki Saria lortu du.
 

5etarik goiti - Arimen gaua Zaldubi ikastolak antolaturik

Elirale konpainia, Senpereko Herriko etxea eta Zaldubi ikastolarekin lankidetzan antolatua.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Partaidetzak

Senpere - Larreko kulturgunea
larunbata 31/10/2026. 21:00