Denboraldi batetik bestera

[  ] (c) Marianne Etcheverry

 

2020-2021eko kultur denboraldia bururatu da.

Nahiz eta osasun krisiaren ondorioz denboraldi hau ere nahasia izan, egonaldi artistiko, eskolako ikuskizun eta kultur ekintza gehienak mantendu dira.

Kultur ekintzak, egonaldiak, topaketak....pasa den denboraldiko proiektuak

 

Denboraldi honetan ehunka ikaslek ikuskizun bat ikusi ahal izan dute, diziplina artistiko bat praktikatu, artista profesionalekin topo egin eta haiekin eztabaidatu. 50 bat konpainiak lurraldeko gelak eta espazioak erabili dituzte beren obrak idatzi, errepikatu, landu eta hobetzeko.

  • Kilika konpainia eta bere hartz txotxongilo erraldoiaren eraikuntza,
  • Amikuzeko kolegioko ikasleek txotxongilo erraldoiak ezagutu dituzte,
  • Lurraldeko gazteek taldean idatzi eta jokatu antzezlana…

Gure webguneko “Bazterrean” atalean, proiektu hauek eta egonaldia egin duten artistak ezagut ditzakezu, haietako bakoitzari eskaini fitxari esker.

TTUTT 2021

 

2020an gertakaria ezeztatu behar izan ondoan, TTUTTen programazioa mantendu dugu aurten, Donazaharren. Ikuskizunez beteriko edizioa izan da!

Hona hemen ikus-entzuleen itzulera markatu zuen hitzordu horren zenbait irudi, Marianne Etcheverry eginak.