GENERATIONS F, proiektu bat ondoko belaunaldientzat.

GENERATIONS F, proiektu bat ondoko belaunaldientzat.

LUIT – Zelda Soussan eta Théâtre du voyage intérieur – Léa Dant konpainien sorkuntza

Ondoko belaunaldietako ordezkari batzuk hitzordu bat finkatu zuten apirilaren 25ean, larunbatez, Sohütan. Etorkizunetik etorritako belaunaldiko nerabeak ziren.

Irudimena eta errealitatea nahasten dituen topaketa intertenporal batean, belaunaldi bakoitzak bere galderak, errituak, opariak ekarriko ditu, baina baita bere bizimodu berriaren eta giro ezberdin baten kontakizuna ere.

GÉNÉRATIONS F-ek topaketa honetan parte hartzea proposatzen dio publikoari, 2025ean bizi direnen izenean hitz eginez.

Hitzordu honen muinean: partekatzea eta belaunaldi batetik bestera denok·elgarri lotuak garela dioen oroigarri humoretsu eta hunkigarria.

Astebeteko lanetik eratorrita, proiektu horren helburua zen gazteei proposatzea etorkizuneko belaunaldien ordezkaritza pluralak sortzea eta gorpuztea, politikak eta eskubideak gaurko gazteen interesak zaintzea lortzen ez duen mundu honetan.

Sorkuntza murgiltzea: lau egun etorkizuneko taldea irudikatzeko, Sohütan, 2025eko apirilaren 22tik 25eraino.

«Lau egunez, 9 gazte zuberotarrez osatutako talde bat usaiaz kanpoko abentura artistiko eta kolektibo batean murgildu da. Zeldak eta Justinek (antzerki-zuzendarikide eta antzezleak) astearte goizean hasi zituzten tailerrak, emozioa eta beldur arina nahasten zituen giro batean.

Kontu handiz eraikitako sortze-prozesu baten bidez, parte-hartzaileak tribua zer zen definitzera eraman zituzten. Pausoz pauso gidatuta, pixkanaka irudikatu dute beren ikuspegia : ingurua, tradizioak, kultura, bizimodua, baina baita komunitate horrek etorkizuneko mundu batean izan beharko lituzkeen erronkak ere.

 

Biharko proiekzio batean ainguratuta egon arren, proiektuak gaurkoak diren gaiak jorratzeko aukera eman zuen : apustu ekologikoak, familia mutazioak, teknologien nonahikotasuna, etabar… Aste bizia, emozio anitzekoa, zeinetan gazteak barre egitetik negar egitera pasa diren eta batzuetan ere biak batera.

Abentura honetako puntu nagusia apirilaren 26an, larunbatez, izan zen, “Atenporalaren Topaketan”. Momentu hunkigarria, murgiltze horren fruitua ezagutzera etorritako ehun bat ikuslerekin partekatua. Bertan, xuberotar gazteek zintzotasunez, energiaz eta konbentzimenduz aurkeztu zuten beren sorkuntza.

Oraindik goiz da bakoitzak esperientzia horretatik zer aterako duen jakiteko, baina, irriek eta agertokitik ateratzean gogoa ikusita, dudarik ez denboraz kanpoko une hori oroimenetan grabatua egonen dela. »