KOSKA, Gazte mintegia !

(c) Ainhoa Resano

KOSKA, Gazte mintegia !

 

16 eta 25 urte arteko gaztea zira ?

Antzerkigintza edo artea gustatzen zaizu ?

KOSKA, Gazte mintegian parte hartzeko izena eman dezakezu !

Baina zer da KOSKA ?

 

Euskal Hirigune Elkargoak eta AXUT! konpainiak proposatutako doako formakuntza bat da KOSKA, antzerkigintza eta oro har artearen inguruko topaketa bat, transmisioa, sorkuntza, elgar ezagutza eta trukaketa sustatzeko asmoarekin.

Lurraldetasuna kondutan harturik, 16-25 urte bitarteko antzerkizale euskaldunen saretzea indartzeko xedea du KOSKA mintegiak. Jakinik libertimendua, maskarada edo kabalkada inguruko hitzorduetan gazteen sormen lanak indar eta oihartzun handia ekartzen duela jadanik.

Edukia - Egutegia

 

Hainbat hitzordutara gomitatuz, KOSKA-k formakuntza praktiko bat proposatuko du: artistekin topaketak, sorkuntza prozesu baten ezagutza, sorkuntza egonaldietara eta ikusgarrietara gomitatuz.

AXUT! kolektiboaren laguntzarekin, jokoa, espazioa, taularatzea, idazketa, eta gaur egungo hedabide ezberdinen lanketa eginen da.

 

PRAKTIKA

Formakuntza bi asteburuz eginen da, 2021eko urtarrilaren 16 eta 17an et maiatzaren 1 eta 2an. Formakuntza burutuko den lekua parte hartzaileen arabera hautatua izanen da.

  • Tematika: Antzerkia, transposizio ariketa bat.
  • Edukia: jokoa, espazioa, taularatzea, idazketa, eta egungo hedabide ezberdinen lanketa
 

IKUSGARRI / EGONALDIAK

Praktikaz gain, sorkuntza egonaldi eta estrenaldietara hurbiltzea proposatua izanen da:

  • 2021eko urtarrilaren 18tik otsailaren 5era (data zehaztekoa) ATZERRIAN LURRA GARRATZ sorkuntzak (Artedrama) Luhusoko Harri Xuri gelan eginen duen egonaldira gomita;
  • 2021eko otsailaren 5ean ATZERRIAN LURRA GARRATZ estrenaldira gomita ;
  • 2021eko otsailaren 20an larunbatarekin AMUA sorkuntzak (Axut!) Larzabalen eginen duen egonaldira gomita ;
  • 2021eko Martxoaren 5 edo 6an AMUA estrenaldira gomita ;
  • Beste: Egutegiaren arabera, beste hitzordu batzuk (libertimendu, maskarada, kabalkada…).

 

Hitzorduen datak osasun egoeraren arabera aldatzen ahalko dira.

 

KOSKA mintegiak formakuntza osoan engaiatzea eskatzen du, osotasun eta dinamika bat sortzeko gisan.

Horretarako, parte hartzaile bakoitzari galdegiten diogu gainean aipatuak diren hitzordu guzietan parte hartzea.

Xehetasunak

 

BALDINTZAK:
  • 16 eta 25 urte artekoa izan
  • Proposatu hitzordu guzietan parte hartu
  • Toki kopurua : Gutienez 10 / Gehienez 20
  • Urririk

 


Zure izena emateko, azpiko informazioak igorri mailez  l.oillarburucommunaute-paysbasque.fr helbidera , abenduaren 5a aitzin :

  • Izena – Deitura
  • Adina
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • Lana / ikasketa saila