NOM DE CODE : MARICHIWEU

Pièce de théâtre "Avec le vent dans le dos il te poussera des ailes" présenté par la compagnie Hecho en Casa durant la saison 25/26.Crédit photo Eric Waltier

Hecho en casa konpainiak landutako Erresistentziaren inguruko diptikoko 2 atalak "Nom de code : Marichiweu" izeneko proeiktuaren barne :

  • 3etan | 1n partea | "Regarder le monde avec la tête plantée sur ses épaules", Luis Barrales (Txile)
  • 5etan | 2n partea | "Avec le vent dans le dos, il te poussera des ailes", Sylvain Levey (Frantzia)

2054an gaude, pixkanaka erregimen totalitario bat inposatu den herrialde batean. Sorkuntza artistikorako askatasuna asko oztopatzen da. Zinema estudio batean gaude, eta modu basatian itxi dute. Duela gutti, herritar batzuk elkartu egin dira leku horren inbertitzeko : babesleku libre, engaiatu eta poetiko bihurtzeko, antzerkia eginez.

Era klandestinoan, Txileko historian eta Augusto Pinocheten diktadura bizi izan zuten bi familiatan oinarritutako bi antzezlan aurkeztera deitu zuten publiko bat.

Batzuetan aurre egitea geratzea da, beste batzuetan ihes egitea da.

Pedrok 9 urte ditu, Aliziak 13. Kusiak dira. Pedro Txilen bizi da (1978an) eta Alizia Frantzian (1986ean).

Bi garai desberdin, bi idazkera ezberdin, baina biek galdezkatzen dute haurren tokia, diktadura pean edo erbestean.

 

Otsailaren 16a aintzin erosi dutenentzat :

Arrangurarik ez, jadanik eskuratu duzuen txartelarekin 2 atalen deskubritzeko aukera duzue 3etatik goiti ! !