2022-2023ko denboraldia iruditan

[  ]

[  ]

 

Denboraldi honetan, 11.000 ikasle eta irakasle baino gehiago joan dira egunaz denboraldiko 17 ikuskizunen 72 emanaldi ikustera! Karia horietara, ikuskizun biziko profesionalak, artistak eta kultura-garapeneko arduradunak kausitu, haiekin mintzatu, haien ofizioak ezagutu eta sorkuntza-prozesuak ulertu ahal izan dituzte.

Igandeetan edo asteazkenetan familiendako antolatu 17 ikuskizunei dagokienez, Arte Bizietarako oso latza izan zen COVID-19aren garaiaren ondotik, ohartu gara ikusleak emeki-emeki berriz hurbiltzen hasi direla.

Azkenik, 25 konpainiak lurraldeko aretoak eta guneak erabili ahal izan dituzte, beren obrak idatzi, errepikatu, landu eta hobetzeko.

Zinez uste dugu artea gizarte-kohesioaren eragile nagusietarik bat dela, eta partekatzea, errespetatzea eta gisa horretako balio unibertsalak transmititzen dituela. Eta zuen presentziaren bidez, aldiro frogatzen diguzue hori hala dela! Beraz, hitzordua finkatua dugu hurrengo denboraldirako!

 

“Bazterrean” atalean klik egin eta proiektu hauetan (berriz) murgiltzeko parada duzue. Gainera, artista bakoitzari buruzko fitxari esker, haiek (berriz) ezagutzeko aukera duzue.