Familian bizitzeko denboraldia, etxetik hurbil !

Euskal Hirigune Elkargoaren 2026-2027ko ikuskizun bizien denboraldiak argi erakusten du familiei elkarrekin, benetan, bizitzeko uneak eskaintzeko dugun nahia : pantailatik urrun eta etxetik hurbil.

Hitzorduetan barna, natura, transmisioa, adiskidetasuna, besteari arreta ematea eta lurralde honi lotzen gaituen guzia izanen dira aipagai. Antzerkia, dantza, musika, zirkua eta txotxongiloak gogoetatzeko eta irudimena elikatzeko paradak izanen dira, haur eta helduentzat, elkarren ondoan.

Ikuskizunen aitzinetik ere, haurrak eskolako saioen bidez harreratzen dira, eta hezkuntza artistiko eta kulturaleko 80 proiektu baino gehiago eraikitzen dira ikastetxeekin eta tokiko artistekin elkarlanean.

Ikuskizun on deneri !

Antton Curutcharry

Kulturaren eta Euskal Elkargoko kultura-ekipamenduen

ardura duen Lehendakariordea

 

Deskargatu programa