Alabena
Dantza
Musika
Ustaritzen (64) du egoitza Alabena diziplina anitzeko dantza konpainiak, eta Arantxa Lannes konpainiako zuzendari artistiko eta artistaren ibilbidean zehar aztertutako hiru arlo artistikoak uztartu nahi ditu: dantza, arte plastikoak eta kantua.
Konpainiak sorkuntza artistikoari ekiten dio, eta mugimendua du aztergai nagusi, ikuspegi sentikor eta poetiko baten inguruan. Identitatea, bizia, denborarekiko eta espazioarekiko loturak eta antzeko gaiak jorratzen eta galdezkatzen ditu. Alabenak hurbileko eragileekin (ikastetxeak, zahar etxeak, kultur elkarteak) lotura soziala sortzea eta aktiboki lan egitea du helburu, lurraldean gaindi, baita tokiko kolektibitateekin ere (herriko etxe, elkargo), euskarazko edota frantsesezko kultur bitartekaritza proposatuz.
Horrek hainbat forma har ditzake: elkarrizketan, errepika publikoa, lanbide artistikoen inguruko trukea, proiektu parte-hartzailea, praktikak, konpainiaren ikuskizun baten inguruko sentsibilizazio-ekintzak, edo obra bati, artista bati eta beste hainbait... lotutako gai-ikuspegia.
Artista parte hartzaileak :
- 10 membres