Dejabu Panpin Laborategia

  • Antzerki Zikloa
  • Antzerkia

Dejabu konpainia - Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alcalá-ren zuzendaritzapean- urteekin lengoaia propioa garatu duen lantalde kreatiboa da. Inguratzen gaituen errealitatearen gaineko begirada poetiko eta kritikoa eskaintzen dute euren lan eszenikoek, gizatasun eta sentsibilitate handiz eta iruditeria indartsuarekin. Errenteria-Oreretan egoitza duen konpainiak eszena lanez gain, instalakuntza, site-specific, audio-gida esperientzialak eta erakusketa formatuko proposamenak gauzatzen ditu, disziplina ezberdineko artistekin elkarlanean. Azken lanen artean daude Itzulera (2025, antzezlana), Tarteko zirrarak (2024, instalazioa), Naon Tokin (2021, instalazioa) eta Linbo planeta (2019, antzezlana).

Denboraldia