Iratxe Retolaza

  • Antzerki Zikloa

Iratxe Retolaza Gutiérrez (1977, Donostia) gipuzkoar literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da. Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere; Euskaltzain urgazlea da eta Literatura sailburua izan da urteetan.

Irakasle-lanetan dabil Irakaskuntza Masterrean (UEU, Goi institutua) eta Hezikidetzatik Pedagogia Feministetara: Euskal Curriculuma ipar aditu tituluan (UEU, Goi Institutua), Euskal Kulturaren Eragiletza Masterrean (HUHEZI, MU) eta Baionako Euskal Ikasketetan (UPPA), besteak beste. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere izan da, 2006tik 2021era bitarte euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen.

Denboraldia