Amikuzeko Trikitilariak

  • Musika

Amikuzeko musika eskolako trikitixa klaseetako ikasleak Donapaleuko karrikak animatzera jinen dira ABIAN!-en denboran.

Kultura ospatu eta karriketan jo eta ibiltzearen plazera berriz sentitzea da soinu ttiki eta panderoak entzunaraziko dituzten musikari gazteen xedea.

Amikuzeko musika eskolako ikasle taldeak euskal errepertorio tradizionaleko musika saioa aurkeztuko du.

Trikitixa bi musikarik osaturiko bikotea da:

  • Soinu ttikia (akordeoi diatonikoa): instrumentuaren berezitasuna da hauskoa tiratu eta nota bat jalgitzen dela, eta hauskoa pusatu eta beste nota bat ateratzen dela.
  • Panderoa (euskal danborra, musika klasikoko musika tresnen terminologian): disko metalikoz inguraturiko panderoa, soinu ttikiaren airea erritmoarekin markatzeko.

Trikitixa-orkestra gisako batek joko ditu kantuak, instrumentu bakoitzeko musikari bat baino gehiago ariko baita jotzen.