Broken Brothers Brass Band
- Musika
2006an Iruñean sortua, Brokenek New Orleanseko atzoko eta gaurko kale-taldeen soinua dakar (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...).
Bere errezeta bikainean nahasten dira jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington...), erritmo dantzagarri sendoak, karriketako bizia islatzen duten talde-kantuak, rapa eta inprobisazio kolektiboa.
Bost disko argitaratu ditu –The Live We Deserve (Errabal-Jazz, 2012), In The Mud (Errabal-Jazz, 2014), Ildoa Landuz (Errabal-Jazz, 2016), Txertaketa (Errabal-Jazz, 2018) eta Katebegia (autoekoizpena, 2022)– eta zuzeneko zein estudioko kolaborazio anitz egin ditu (Berri Txarrak, Cabezafuego, Fermin Muguruza, Joseba Tapia, Ibil bedi, Chill Mafia, Amparanoia, Javi Pez - Triz3ps, De2enBluesBand eta abar).
16 urte hauetan, karrika, areto eta festibal andana batean jo du.