Cirque Inextremiste

  • Zirkua

Yann Ecauvre da Cirque Inextremisten sortzailea. Gas-botilak dira bere aparatu nagusiak, eta haiekin ibiltzen da Europa osoko antzoki eta festibaletan. Egiazko arriskua eta umore garratza dira Vendée departamenduko konpainia honen arma nagusiak. Mugak etengabe gainditzera entseatzen da.

 

Yann Ecauvrek aurkeztutako lehen Inextremiste ikuskizuna 2007an sortu zen.

Gero, Rémi Lecocq, gurpil-aulkian dabilen zirkuko artista gaztea ezagutu ondoan, Extrêmités ikuskizuna sortu zen, 2012an, gas-botilak eta taulak erabiliz.

Eroaldi oldar berean sortu zen Extension ikuskizuna, 2014an.

2015etik 2017ra, Inextremiste Zirkuko taldea handitu egin zen bi ikuskizun berri sortzeko: Extreme Night Fever dantzaldi ikusgarria eta Exit airetako baloi baten inguruko tamaina handiko karrika-ikuskizuna.

2018an, Damoclès izeneko oreka-ikuskizun berri bat proposatu zuen Yannek.

2022an, konpainiak bi sorkuntza aurkeztu ditu:

  • Malàdroite, bakarkako pailazo irrigarri eta kaustiko baten ikuskizuna.
  • WARNING esperientzia ikusgarria. Arriskuaren nozioa nagusia da berriz ere, eta, aldi berean, ohartarazten du gure gizarteetan “zentzu ona galtzen” ari garela.